612 €uro

Liburu honetan ere Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, da protagonista. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria da Toure.

Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.
 

19 Kamera liburu arrakastatsuaren ondoren dator 612 €uro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
 

Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.


 

 

Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013

Hementxe duzue lehen atala, PDF formatuan, irakurgai.

Bizkaie!n Jon Arretxerekin egindako elkarrizketa (bizkaieraz) irakurtzeko, hona jo.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 23, 2013
Number: 1321614
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2065

You may be interested