Otto Pette: hilean bizian bezala

Zazpi ataletan banaturik dago Erdi Aroan giroturiko nobela berritzaile arrakastatsu hau. Otto Pette landetxe batean bizi da bakar-bakarrik, oroitzapenak bidelagun dituela. Baina arrotz bat hurbildu da etxera, eta kanpotarra etxearen jabe bihurtuko da.

Otto Pette eta kanpotarraren arteko elkarrizketak osatzen du eleberri osoa. Otto arrotza nor den asmatzen ahaleginduko da harekin duen elkarrizketa luze horretan, ematen dizkion arrastoei jarraiki. Ottori bere bizitzan zehar ezaguturiko hainbat pertsonaiaren azalean agertuko zaio arrotza: Errondal, Aba Yakue, Battis Tobera…

Egilea: Anjel Lertxundi Esnal  
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 1994   


Oharra: 2018an, liburuaren 25. urteurrena ospatzeko, berrargitaratu egin zuen eleberria Alberdaniak, Inazio Mujika Iraolaren eskutik.
 

Orrialdeak: 458

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2
Mar 20, 2013
Number: 1268145
Number of visits: 1584

You may be interested