Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Julio Cortazar
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: mandeuli, cortazar, julio, igarri, patua, ilunabar, ehiztari, ehiza, ipuin
  • Number of visits: 1504

Ilunabarren ehiztari

HABE aldizkariaren 48. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

JULIO CORTAZAR, Un tal Lucas. Ed. Alfaguara, 1979. Euskaratzean zertxobait egokitua.

Ni zinegilea banintz, ilunabarren ehizari emango nioke. Safarirako behar den kapitala ezik, dena kalkulatuta daukat; izan ere ilunabar batek ez du besterik gabe amore ematen, esan nahi dut batzuetan huskeria bat izaten dela hasieran eta abandonatzera zoazenean hain zuzen sortzen zaizkiola luma guztiak, edo alderantziz kolorez betetako zarrastelkeria izaten da eta bat-batean loro xaboitu bat bezalakoa geratzen zaigu, eta kasu bietan kamara bat suposatu beharra dago kolorezko pelikula on batekin, bidaia egiteko eta aurreko gauak pasatzeko gastuak, ortziaren zaingoa eta horizonte egokienaren aukeraketa, hots, batere merkeak ez diren gauzak. Dena dela, zinegilea banintz, ilunabarrak ehizatzeko nolabait moldatuko nintzatekeela uste dut, egia esan ilunabar bakar bat, baina erabateko ilunabar hori iristeko berrogei edo berrogeita hamar filmatu beharko nituzke; izan ere zinegilea banintz, hitzarekin, emakumeekin edo geopolitikarekin ditudan exijentzia berak izango nituzke.

Ez da horrela izaten eta ilunabarra jada ehizatua imajinatuz kontsolatzen naiz, latan sartutako bere espiral txit luzearen baitan lotan. Nire plana: ez bakarrik ehiza, baita nire kidekoei hain ezezaguna zaien ilunabarra itzultzea ere, esan nahi dut, postetxearen atzean, pareko departamenduen atzean edo telebista -talai eta argi- farolen arteko azpihorizonte batean eguzkia nola sartzen den ikusten duen, ikusten badu, hiriko jendea. Pelikula mutua izango litzateke, edo filmatutako ilunabarraren hots sinkronikoak bakarrik jasoko lituzkeen soinu-banda batekin, zakur zaunkaren bat edo mandeulien burrundara ziur aski, ardi zintzarrotsen bat menturaz edo uhin kolpe bat ilunabarra itsasaldekoa balitz.

Esperientziaz eta eskumuturreko erlojuaren bitartez badakit ilunabar on batek ez duela hogei minututik aurrera irauten klimaxetik antiklimaxera bitartean, baztertuko nituzkeen bi gauza bestalde, bere barruko joko geldoa, bere mutazio sumagaitzen kaleidoskopioa besterik gabe uztearren; dokumentalak derizten horietako pelikula bat izango genuke horrela, eta Brigitte Bardot baino lehenago pasatzen diren horietarikoa, jendeak bere lekuan egokitu eta oraindik autobus edo metroan egongo balitz bezala pantailara begiratzen duen bitartean. Nire pelikulak irakurgai inpreso bat izango luke (off ahotsez akaso) lerro hauen barnean: "Hemen ikusiko dena 1976ko ekainaren 7ko ilunabarra da, X-en filmatua, M pelikula eta kamera finko batez, Z minututan etenik gabe. Publikoa jakinaren gainean gelditzen da ilunabar horretatik kanpo ez dela ezer ere gertatzen, eta horregatik etxean bezala jartzeko eta bere gogo santuak agintzen diona egiteko aholkatzen zaio; esate baterako, ilunabarrari begiratu, berari bizkarra eman, besteekin hitz egin, paseatu, etab. Sentitzen dugu erretzeko gomendiorik ezin emana, ilunabar aldean hain gauza ederra izaki beti, baina zinema aretoen erdi aroko aireak, jakina denez, usadio bikain honen debekua eskatzen du. Aldiz, pelikularen banatzaileak zinemako barran saltzen duen patrikako flaskotxotik trago on bat hartzea ez dago galarazia".

Ezinezkoa litzateke nire pelikularen patua igartzea; jendea bere buruaz ahaztu nahian joaten da zinemara, eta ilunabar batek hain zuzen alderantzizko joera du, gure burua agian apur bat biluziagoa ikusteko aukera ematen digun garaia da, niri behintzat hala gertatzen zait, eta neketsua da eta baliagarria; agian beste batzuk ere horretarako baliatuko dute, auskalo.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

AHOLKATU.-Gomendatu.
BILUZIAGO.- Más al desnudo.
DEBEKU.- Prohibición.
EKAIN.-Junio.
ERDI AROKO AIREAK.- Las condiciones medievales.
ETENIK GABE.-Sin interrupción.
ILUNABARRAREN EHIZARI EMANGO NIOKE.- Me dedicaría a la caza de crepúsculos.
ITSASALDEKO.- Marino.
KAMERA FINKO.- Cámara fija.
LORO XABOITU.-Loro enjabonado.
MANDEULIEN BURRUNDARA.- Zumbido de moscardones.
NIRE KIDEKOAK.-Mis semejantes.
ORTZIAREN ZAINGOA.- Vigilancia del cielo.
PATUA IGARRI.-Predecir el destino.
POSTETXE.- Edificio de correos.
SOINU-BANDA.-Banda sonora.
SUMAGAITZ.- Imperceptible.
UHIN KOLPE.- Golpe de ola.
ZARRASTELKERIA.- Despilfarro.
ZINTZARROTS.- Zintzarri + hots.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Hermes eta Argos

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hermes eta Argos

    Tales - Aug 22, 1984 - 2747 Visits
  • Istorio bat

    Jean Diharce, Iratzeder

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Istorio bat

    Tales - Apr 27, 1982 - 2330 Visits
  • Errotariaren katua

    Jose Mª Satrustegi

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Errotariaren katua

    Tales - Apr 22, 1981 - 2189 Visits
  • Goizeko lauretan

    Angel Lertxundi

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Goizeko lauretan

    Tales - Apr 13, 1981 - 1871 Visits
  • Maddiren erlojua

    Andu Lertxundi

    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Others Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Maddiren erlojua

    Tales - Dec 31, 2000 - 22592 Visits
  • HABE Aldizkaria - 48 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 48 alea

    Aurkibidea 6 Ijitoak Euskal Herrian (I). Beldurrak sortutako bidegabekeriak: hilketak, atxiloketak, erabesteratzeak... 14 Pisuko errenta ez da errenta. Donostiako ikasleen pisuetara bospasei lagun biltzen dira 16 Bilintx, ondo sufritzeko jaiotako bertsolaria 20 Taxistak: gertaera izkutu askoren lekuko 26 Iñigo Altolagirre: kainaberadietako eskultorea 36 Ipuinak: Ilunabarren ehiztari 38 Sail berria. Test psikologikoa   ...[+]

    HABE Magazine - Aug 30, 1984 - 412 Visits
  • Zuhaitzeko jainkoa

    Indiako herri-ipuina, Karlos Santistebanek euskaratua

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zuhaitzeko jainkoa

    Tales - Apr 25, 1985 - 1542 Visits
  • Giltzapeko zorion iheskorra

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Giltzapeko zorion iheskorra

    Tales - Aug 29, 1984 - 2811 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises