Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Idries Shah
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: hildakoarena egin, shah, idries, putzu, egiaztatu, arnas, ezkutatu, arrain, arrantzale, ergel, ipuin, azkar
  • Number of visits: 3288

Hiru arrainak

HABE aldizkariaren 21. alean eman zen argitara ipuin hau, 1983an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

IDRIES SHAH, Cuentos de los Derviches, Paidos, Barcelona, 1981, 15-16. orr.

Hiru arrain ziren eta putzu batean bizi ziren. Bata azkarra zen, bestea erdi-azkarra eta hirugarrena ergela. Beste edozein lekutako arrainak bezala bizi ziren, harik eta egun batean gizon bat etorri zen arte.

Gizonak sarea zeraman, eta arrain azkarrak berehala ikusi zuen ur barrendik. Bere eskarmentuari, entzundako ipuinei eta jatorrizko abileziari kasu eginez, zerbait egitea erabaki zuen.

«Putzu honetan leku gutxi dago ezkutatzeko», pentsatu zuen, «beraz, hildakoarena egingo dut».

Bildu zituen bere indarrak eta jauzi egin zuen putzutik kanpora arrantzalearen oinetara, hau nahiko harriturik gelditu zelarik. Baina arrain azkarra bere arnasari eusten ari baitzen, arrantzaleak hilik zegoela pentsatu zuen eta berriro uretara bota zuen. Orduan arrain hori han bazterrean zegoen zulo txiki batean sartu zen.

Alabaina, bigarren arrainak, erdi-azkarrak, ez zuen erabat ulertzen zer gertatzen ari zen. Joan zen bada arrain azkarrarengana igerian eta hango arazoari buruz galdegin zion zehatz-mehatz. «Oso erraza», esan zion arrain azkarrak, «hildakoarena egin nuen eta horrela bota egin ninduen berriro».

Segituan arrain erdi-azkarrak salto egin zuen uretatik kanpora, arrantzalearen oinetara. «Harrigarria», pentsatu zuen honek, «denak nire inguruan saltoka dabiltza». Baina, arrain erdi-azkarrari ahaztu egin baitzitzaion arnasari eustea, arrantzaleak bizirik zegoela sumatu zuen eta bere poltsan jarri zuen.

Arrantzalea uretara begira jarri zen adi-adi, eta harrituxea baitzegoen bere ondora saltatzen zuten arrainengatik, ez zuen itxi bere poltsaren hegala. Arrain erdi-azkarra honetaz konturatu zenean, ihesi joan zen eta zalapartaka uretara itzuli zen. Bilatu zuen lehen arraina eta arnasestuka haren ondoan etzan zen.

Bien bitartean, hirugarren arrainak ez zuen ezer konprenitu, lehen arrainaren eta bigarrenaren kontakizuna entzun arren. Xehetasun guztiak azaldu zizkioten, batez ere arnasari eustearen garrantzia azpimarratuz, horrela hildakoarena hobeki egiteko.

«Mila esker. Orain ulertu dut», esan zuen arrain ergelak. Hitzok esanez, uretatik kanpora jauzi egin eta arrantzalearen ondora erori zen.

Orduan arrantzaleak, aurreko bi arrainak galdu zituela ikusirik, hirugarren hau bere poltsan sartu zuen, arnasarik hartzen zuen ala ez begiratu ere egiteke. Bota zuen sarea behin eta berriro putzuan, baina lehen arraina eta bigarrena kuzkurturik zeuden bazterreko zulo batean, eta oraingo honetan arrantzalearen poltsaren hegala ondo itxia zegoen.

Azkenean, etsi zuen arrantzaleak. Ireki zuen poltsa, egiaztatu zuen arrain ergelak ez zuela arnasarik hartzen eta bere etxera eraman zuen katuarentzat.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ABILEZIA - Habilidad.
ADI-ADI - Atentamente.
ALABAINA- Ahora bien.
AZPIMARRATU - Poner de relieve.
EGIAZTATU - Comprobar.
EGITEKE - Egin gabe.
ERGEL – Tonto/a.
ESKARMENTU - Experiencia.
ETSI - Darse por vencido/a.
HARIK ETA... ETORRI ZEN ARTE - Hasta que vino.
HEGAL - Solapa.
HILDAKOARENA EGIN - Fingir estar muerto/a.
JAUZI - Salto.
KUZKURTURIK – Agazapado/as.
SEGITUAN - Berehala.
UR BARRENDIK - Ur barrutik, uretan zehar.
XEHETASUN - Detalle.
ZEHATZ-MEHATZ- Detalladamente.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Aralargo txabola

    Joxe Arratibel

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Aralargo txabola

    Tales - Jul 22, 1983 - 1427 Visits
  • Aurrez aurre bat

    Kirikiño

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Aurrez aurre bat

    Tales - Jul 20, 1983 - 1312 Visits
  • Tartalo

    Resurrección María de Azkue

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Tartalo

    Tales - Apr 27, 1982 - 4488 Visits
  • Ardiak eta belarra

    Joxe Arratibel

    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Basque traditionals Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ardiak eta belarra

    Tales - Dec 31, 2000 - 28631 Visits
  • Ez al gara denok gizakiak ala?
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ez al gara denok gizakiak ala?

    Tales - Aug 12, 1983 - 1667 Visits
  • Ahuntza eta otsoa
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ahuntza eta otsoa

    Tales - Aug 11, 1984 - 1649 Visits
  • Oreina eta dortoka
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Oreina eta dortoka

    Tales - Aug 8, 1983 - 1034 Visits
  • HABE Aldizkaria - 21 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 21 alea

    6 Ruper Ordorika. Hiriko garrasia 14 Ezkontindeen arteko borrokak. Sesioak ugaltzen ari dira 17 Paperezko bihotzak. "Revistas del Corazón": fenomeno garrantzizkoa 22 Erronkari pobretu egin da. Jende askok alde egin du 25 Peter Roberts. Hamahiru galdera mimolari honi 30 Ipuinak: Hiru arrainak 31 Ipuinak: Itsuak eta elefantearen auzia 33 Horoskoporik onena   ...[+]

    HABE Magazine - May 15, 1983 - 10734 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises