Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Xabier Amuriza
  • Type: Euskal tradiziokoak
  • Keywords: habe aldizkaria, 1982, amuriza, xabier, hitano, tristura, triste, logura, ipuin, bakarrik, haur, hika
  • Number of visits: 1583

Triste hago

HABE aldizkariaren 5. alean eman zen argitara ipuin hau, 1982an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Ipuin laburtxo horren egilea goi-mailako bertsolari bat da: XABIER AMURIZA. Xabier hitz-lauz ere maisuki aritzen da. Badugu frogarik.

Xabier Amuriza

Menditik mundura, 65-66. orr.
Bilbo, 1977

Triste hago, esan zidan behin batek. Bai zera, esan nion nik. Triste hago, esan zidan beste batek ere, eta beste batek eta beste batek. Bai zera, esan nien nik beste behin eta beste behin eta beste behin ere. Ispiluari begiratu nion eta ez zitzaidan hain betalde tristea iruditu. Jendeak gehienean zerbait esateagatik esaten dik gehiena.

Logura zara, esan zidan haur batek. Bai? Galdetu nion harriturik. Ni ez nintzen Iogura, hori segur nekien eta barruak buelta eman zidan. Haurrek ez dakite tristurari bere izenez deitzen eta ikaratu egin nintzen.

Begiratu nion ispiluari eta haurrak arrazoia zeukan. Betaurreko beltzak erosi nituen eta haurrak hurrengoan ere “logura zara” esan zidan. Betaurreko hermetikoen azpian begiak soldaketaz hertsi nituen eta haurrak hurrengoan ere “logura zara” esan zidan, baina ni ez nintzen logura, hori segur nekien. Ez nuen beste erremediorik begiak barrurantz bueltatzea baizik, baina barrua ikustean begiek ezin zioten eutsi eta nik ere ezin nion eutsi eta ispiluaren aurrean begiak atera eta teilatura bota nituen hurrengo katua etorri arte. On egin.

Tristea izan behar du begirik ez edukitzea, esan zidan haurrak. Bai zera, esan nion nik, orain ez diat logurarik ere edukitzen.

Bakarrik eta triste geratu nintzen, baina inork ez zidan igartzen eta horrek tristurarik gehiena kendu zidan eta pozik nago, zeren begiak galdurik ere, irabazten irten bainintzen.


HIZTEGI LAGUNGARRIA

BEHIN - Halako batean.
BETALDE- Begialdea.
ESATEN DIK- Hika. Zuka: Esaten du.
EUTSI - Soportar.
EZ DIAT- Hika. Zuka: Ez dut.
HARRITURIK - Txunditurik: Asombrado/a.
HITZ-LAUZ- Prosaz.
LOGURA - Logale.
TRISTE HAGO - Hika. Zuka: Triste zaude.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Tartalo

    Resurrección María de Azkue

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Tartalo

    Tales - Apr 27, 1982 - 4489 Visits
  • Ahateak eta dortoka
    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    traditional Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar horia
    izar horia
    izar horia
    izar horia

    Ahateak eta dortoka

    Tales - Dec 31, 2000 - 38729 Visits
  • Ardiak eta belarra

    Joxe Arratibel

    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Basque traditionals Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ardiak eta belarra

    Tales - Dec 31, 2000 - 28638 Visits
  • Txonki hontza

    Nerea Herrarte / Luis Camino

    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Child Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Txonki hontza

    Tales - Jan 27, 2006 - 27577 Visits
  • HABE Aldizkaria - 5 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 5 alea

    6 Trebiño ondoko alkate euskalduna. Cuencan jaio zen alkate baten bizitza tristea 15 Ipuinak: Triste hago 19 Burdinaren jaia. Festa ikusgarria Legazpin maiatzaren 3an 20 Bilbo mundiala da. Futbol txapelketa dela eta, ekintza kultural asko izango da 21 Mugaldekko azken langileak. Egunero Iparraldera joaten dira lan egitera 24 Udaberrian dena ez da poza 32 Horoskoporik onena   ...[+]

    HABE Magazine - Apr 28, 1982 - 483 Visits
  • Olerkaria

    Gabriel Aresti

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Olerkaria

    Tales - Jun 2, 1982 - 1473 Visits
  • Arratoien ezkontza
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Arratoien ezkontza

    Tales - Jun 1, 1982 - 1566 Visits
  • Azeriak
    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Azeriak

    Tales - May 31, 1982 - 1289 Visits
  • Dar-dar-dar

    Anjel Irigaray

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Dar-dar-dar

    Tales - May 30, 1982 - 1604 Visits
  • Larretxoria eta igelak

    Theodore Roszak

    Text
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Larretxoria eta igelak

    Tales - May 26, 1982 - 3019 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises