Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Jose Mª Satrustegi
  • Type: Euskal tradiziokoak
  • Keywords: satrustegi, errotari, gizotso, irin, errota, jauregi, umezurtz, ondasun, seme, katu, ipuin
  • Number of visits: 2036

Errotariaren katua

HABE aldizkariaren 1. alean eman zen argitara ipuin hau, 1981ean. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

 

Errotari batek hiru seme zituen. Haurrak gazte zirelarik aita-amak hil eta bakarrik gelditu ziren munduan. Ezin bizi eta, buruhauste askoren ondoren, bakoitza bere aldetik joatea erabaki zuten.

Aitaren ondasunak banatu behar zituzten horretarako: errota, ahuntza eta katua. Zotz egin eta, zaharrenarentzat izan zen errota, ahuntzaren jabe gelditu zen bestea eta katuarekin utzi zuten hirugarrena.

Errotaren jabea pozik bezala, nahigabeturik zegoen txikiena. Ahuntzak esnea ematen zion bigarrenari, baina katuak hori ere ez.

Egunsentian hasi zen errota lanean. Aitak egiten zuena eginez, ez zion etorkizunari beldurrik nagusi berriak. "Besterik ez bada, txapelari eraginez biltzen du errotariak irina", esaten zion bere buruari. Ez zen gehiago bere anaia gazteez oroitu.

Eguzkia ateratzean, ahuntza larreratzera joan zen bigarrena. Erreka ondoko sasitan utzi zuen, belar guriak zapaltzen zituela.

- Esnea dudalarik ez naiz goseak hilen, esaten zion bere buruari. Gutxiago ematen du katuak.

Eguerdi garaian ohetik jaiki gabe zegoen hirugarrena.

- Norako nago? zioen bere baitan.

Ezinbestean ohe hura utzi eta joan zen katuaren bila sukaldera.

- A zer etorkizuna nirea!! esan zion katuari.

- Zuk uste baino hobea, erantzun zion mixino beltzak .

- Zer egiten ahal dut nik zurekin.

- Gero ikusiko duzu. Gauza bat esaten dizut bakarrik; ez zara nirekin gaizki aterako. Goazen hemendik.

Basorako bidea hartu zuten katuak eta biek. Joan eta joan, oihan barnean gorderik zegoen jauregi batera iritsi ziren.

Katuak bazekien ongi etxe hartako berri. Gauez izana zen barnean ere.

- Gizotsoaren jauregia!!! , esan zion mutilari.

- Nora ekarri nauzu? erantzun zion nagusiak. Galduak gara betiko!.

- Egon lasai. Ikusiko duzu zer sorginkeriak egiten dituen ...

Harriz atea jo eta sortu zen jauregiko nagusi hori.

- Egun on, Jainkoak!, esan zion gizonak.

- Utz ezazu beste nonbait izen hori, erantzun zion besteak.

- Gizotsoa zarela entzun dut, esan zion katuak.
- Izan ere, hala naiz.

- Eta ez edozein gizotso; oihan hauetan beldurgarriena omen zara, basoko abere, eta pizti guzien indarren jabe, nahi bezala antza aldatuz.

- Hori ere hala da.

- Zure jauregi aurrera etortzean, beraz, galduak gara.

- Ez da etxe hau ikusi duen begirik biharamunean esnatu.

- Hiltzera doanaren eskaria: ezetz gure aurrean otso bihurtu:

- Besterik ez bada, zuek .jateko hori bera egin beharra nuen. Prest zarete?.

Ikaratu egin zen katua eta askoz gehiago mutila.

- Zaude, zaude!, erantzun zion katuak. Afaltzeko goizegi da. Indar guziak dituzunez gero , sagu-larrua ere izango duzu. Sar zaitez hantxe.

Eta gizotsoa sagu bihurturik, hasi zen katuari irri egiten. Hori nahi zuen mixino beltzak ! Atzaparkada batez ito eta kris-kras jan zuen sagua.

- Goazen barnera! esan zion mutilari. Honek egin du berea.

Ondasunez beterik aurkitu zuten jauregia eta bertan gelditu ziren bizitzen.

Ahuntzaren jabea gertatu zen, noizbait, eskale eta jakinarazi zion errotan zenari zein aberats zen anaia txikiena bere katuarekin.


(Testua zertxobait egokituta dago). IPUI MIRESGARRIAK -Jose Mª Satrustegi- ELEXPURU HNOS., S.A. Argitaldaria, 1979


HIZTEGI LAGUNGARRIA
   

ABERE -Animalia. PIZTIA.- Basa animalia.
AITA-AMAK.- Gurasoak.
ANTZ.- Itxura.
BAKOITZA BERE ALDETIK.- Bakoitza bere bidetik.
BARNEAN.- Barruan.
BELAR GURIAK.- Belar bigunak.
BIHARAMUNEAN.- Hurrengo egunean.
BILTZEN-BILDU.- Batu.
BURUHAUSTE.- Gorabehera, arazo edo problema.
EGUERDI GARAIAN.- Eguerdi aldera, eguerdi inguruan.
EGUNSENTIAN.- Eguna argitzean.
ERAGIN-. Mugiarazi, bueltak eman.
ERROTA- Irina egiteko tokia.
ERROTARI.- Artoaz edo gariaz irina egiten duen pertsona. "-Ari "edo "-lari "atzizkiek, ofizioa adierazten dute, hala nola: txistulari, aizkolari, txalapartari, dantzari, zerbitzari ...
ETORKIZUN.- Geroa, etortzeko dagoena. Porvenir.
EZINBESTEAN.- Derrigorrean.
GERTATU ZEN, NOIZBAIT, ESKALE.- Halako batean eskeko bihurtu zen.
GIZOTSO - Gizon-otsoa, hau da, otsoa den gizona.
HONEK EGIN DU BEREA.- "Honenak egin du ", hil egin da.
Irakurri duzun hau ipuin miresgarri bat da. Mundu guztian dira mota honetako ipuinak. Gainera, antz-antzekoak izaten dira; oso gutxi aldatzen dira herri batetik bestera. Beraz, mundu zabaleko herri-literaturarenak direla esan dezakegu eta ez herri konkretu batenak bakarrik. Nahiz eta gizatalde bakoitzak bere kutsua erantsi, unibertsalak dira.
IRITSI ZIREN -Heldu ziren.
JAUREGI.- Palazioa.
KATUAK ETA BIEK.- Euskaraz askotan "ni" izenordea erabili ordez, numeralaz baliatzen gara. Adibidez: "Mendira, Isabel, Mikel eta hirurok joango gara". "Hirurok" numeral horretan sartu naiz "ni" ere. "Platero eta biok".
KATUAREN BILA.- Katua topatzera.
MIXINO BELTZA.- Katu beltza.
NAHIGABETURIK.- Triste.
NORAKO NAGO?.- Nora joango naiz?
OIHAN.- Oso baso handia.
ONDASUNAK.- Aberastasunak.
OROITU.- Gogoratu, akordatu.
PREST IZAN.- Preparatuta egon, prest egon.
SASI.- Zarzal.
SORGINKERIAK.- Sorginen ekintzak. Brujerías,
ZOTZ EGIN.- Zozkatu, zotzetara jokatu.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Goizeko lauretan

    Angel Lertxundi

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Goizeko lauretan

    Tales - Apr 13, 1981 - 1773 Visits
  • Zeus eta Europa

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zeus eta Europa

    Tales - Apr 12, 1983 - 2553 Visits
  • HABE Aldizkaria - 1 alea
    0
    Number of comments
    izar horia
    izar horia
    izar horia
    izar horia
    izar horia

    HABE Aldizkaria - 1 alea

    6 J.A Letamendiarekin elkarrizketa. Jalgi hadi metodoa burutu zuen 13 Pio Barojaren alde. Anjel Lertxundik idazle hau aztertzen du 16 Ipuinak. Errotariaren katua 19 Arte-institutu berria. Seguru aski Hondarribian eraikiko da 21 Zain dezagun Busturialdea. Bizkaiko bazter polit bat arriskuan 24 Urteko garairik beroena. Gabonak gainean ditugu. Gabon tristeak etxe askotan 33 Horoskoporik onena   ...[+]

    HABE Magazine - Dec 30, 1981 - 1528 Visits
  • Zergatik dira emakumeak gizonezkoen menpeko?

    C1

    Audio Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zergatik dira emakumeak gizonezkoen menpeko?

    Bernardo Atxagak, zeruko 11. kronikan, Jose Maria Satrustegi antropologo eta etnologoarekin egin du topo. Kronika honetan, haur beltz batek kontatuko duen herriko ipuinak gai hau izango du ardatz: zergatik diren emakumeak gizonezkoen menpeko. ...[+]

    Docutec - Nov 21, 2017 - 1906 Visits
  • Ilunabarren ehiztari

    Julio Cortazar

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ilunabarren ehiztari

    Tales - Aug 23, 1984 - 1415 Visits
  • Istorio bat

    Jean Diharce, Iratzeder

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Istorio bat

    Tales - Apr 27, 1982 - 2226 Visits
  • Tartalo

    Resurrección María de Azkue

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Tartalo

    Tales - Apr 27, 1982 - 4137 Visits
  • Hiru anaia

    Resurrección María de Azkue

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hiru anaia

    Tales - Apr 26, 1982 - 2415 Visits
  • Maddiren erlojua

    Andu Lertxundi

    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Others Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Maddiren erlojua

    Tales - Dec 31, 2000 - 22047 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises