Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Hans Christian Andersen
  • Type: Munduko ipuin tradizionalak
  • Keywords: ozenki, lumatu, kota, hans, christian, andersen, oilategi, hego, arrautz, auzoko, hegan, zuhur, oilo, uso, hontz, ipuin
  • Number of visits: 16553

Egia da!


descargar

Danimarkako idazlea 1805eko apirilaren 2an jaio zen.

Eleberriak, poesiak eta antzerkiak idazteaz gain, "nire bizitzako abentura" izeneko autobiografia idatzi zuen. Asko bidaiatu zuenez, bere esperientziak ere  idatzi zituen. Euskal Herria ere bisitatu zuen. Bere lan garrantzitsuenak gaur egun hain ezagunak diren ipuinak dira, batzuk aipatzearren: berunezko soldadutxoa, printzesa eta ilarra, Edurne zuri...

 

Hementxe duzue Egia da! ipuina:

 

OILO-1: Izugarria gertatu da!

 

KONTALARIA: Esan zuen oilo batek. Eta oilo hori ez zen gertaera gertatu zen lekukoa, herriaren beste aldekoa baizik.

OILO-1: Izugarria gertatu da, eta oilategi batean, gainera. Eskerrak gaur ez dudan bakarrik lo egin behar kotan! Ez nuke begirik bilduko!

KONTALARIA: Eta, orduan, gertatutakoa kontatu zuen. Gainerako oiloei, txundiduraren txundiduraz, lumak laztu zitzaizkien, eta oilarrari, berriz, gandorra erori. Egia da! Baina has gaitezen hasieratik. Gertaera herriaren beste aldeko oilategi batean gertatu zen. Eguzkia sartu berria zen eta oilo guztiak kotan zeuden. Haien artean bazen oilo luma-zuri mozkote bat; egunero erruten zuen arrautza eta oso oilo prestua zen. Kotan zegoela, luma tartean zorriketan hasi eta luma txiki bat erori zitzaion.

OILO-2: Bat gutxiago! Zenbat eta luma gehiago galdu, orduan eta ederrago egongo naun.

KONTALARIA: Txantxetan esan zuen hori, oilo alaia baitzen, baina oso prestua bestela, lehen esan dudan bezala. Eta loak hartu zuen. Ilun zegoen oilategian. Oiloak bata bestearen ondoan kotan zeuden eta luma galdu zuenaren albokoa esna. Han esan zena entzun zuen eta ez zuen entzun; oso zentzuzkoa baita hori egitea, auzokoekin bakean bizi nahi bada. Hala ere, ezin aldamenekoari kontatu gabe etsi.

OILO-1: Entzun al duzu zer dioten? Ez dut izenik emango, baina gure artean dagoen oilo batek bere burua lumatu behar omen du ederragoa izateko. Oilarra banintz, zapuztu egingo nuke nik!

KONTALARIA: Oilategiaren gainean hontza ama eta hontza aita bizi ziren beren hontza kumeekin; oso belarri fineko familia! Oiloak esandakoa hitzez hitz entzun eta begiak biratu zituzten, eta hontza amak hegoak astindu zituen.

HONTZA AMA: Ez entzun! Baina entzun al duzue zer esan duten? Neure belarriekin entzun dut; eta gauza asko entzun behar dira belarriak galdu aurretik. Oilategiko oiloetako bat, bere egokitasun guztia alde batera utzirik, bere burua lumatzen ari da kotan, oilarraren arreta bereganatzeko.

HONTZA-AITA: Prenez garde aux enfants!. Hori ez da umeek entzutekoa!

HONTZA-AMA: Ez, baina gure auzokoari kontatuko diot. Oso hontza zuhurra da eta asko estimatzen dut.

KONTALARIA: Eta han joan zen hegan.

HONTZAK: Uu-huu! Uu-huu!

KONTALARIA: Egin zuten ulu bi hontzek, eta hain ozenki, usoek ere entzun egin baitzuten.

HONTZAK: Entzun al duzue? Entzun al duzue? Uu-huu! Oilo batek bere burua lumatu du oilarragatik. Hotzak akabatuko da, dagoeneko hil ez bada.

USOAK: Non? Non?

HONTZA AMA: Alboko oilategian. Ia-ia neure begiekin ikusi dut. Halako lotsagabekeriarik! Baina egia da!

USOA: Egia da! Egia da! Den-dena egia!- Oilo batek , beno¿, bik, batzuek esaten dutenez, erabat lumatu dute beren burua beste itxura bat izateko eta, hartara, oilarraren atentzioa erakartzeko. Hori erokeria egin dutena! Hotza harrapatu eta sukarrez hiltzeko arriskua baitago, eta biak hil dira; biak hil!

OILARRA: Esnatu, esnatu!

KONTALARIA: Kantatu zuen oilarrak, eta hesi gainera joan zen hegan. Artean lo-begiak zeuzkan baina, hala ere, kantatu egin zuen.

OILARRA: Hiru oilo hil dira oilarrak maite ez zituelako! Beren burua lumatu dute. Oso penagarria da eta ez dut isilean gordeko. Zabaldu berria!

SAGUZARRAK: Zabaldu berria!

KONTALARIA: Egin zuten txistu saguzarrek. Eta oilarrek kukurrukuka eta oiloek kakarakaka egin zuten: "Zabaldu berria!" Eta horrela, oilategi batetik bestera zabaldu zen berria, eta, azkenik, istorioa sortu zen oilategiraino iritsi zen atzera.

OILO-1: Esaten dutenez, bost oilok beren burua lumatu dute oilarraren maiteminez, ea gehien zein argaldu. Gero elkarri mokoka hasi eta odolustuta denak hil dira, beren senitartekoen lotsarako eta jabeen kalterako.

KONTALARIA: Lumatxoa galdu zuen oiloak ez zuen, noski, istorioa beretzat hartu, eta oso oilo prestua zenez, honela esan zuen:

OILO-2: Oilo txolin horiek! Baina asko dira horiek bezalakoak. Horrelako gauzak ez dira isilean gorde behar. Ahal dudan guztia egingo dut egunkarian ager dadin eta, hala, herri osoak jakingo du istorioa. Horixe merezi dute oilo horiek eta beren senitartekoek!

KONTALARIA: Eta istorioa egunkarian argitaratu zen, eta egia da, bai: luma txiki bat bost oilo izatera irits daiteke.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Andersen versus Disney

    B2

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Andersen versus Disney

    Andersen idazle ospetsuaren ipuin asko eraman izan dira zinemara. Ipupomamua saioko zine kritikariak, Andres Gostinik, pelikula horiei buruzko iritzia ematen du. Bere ustez, Disneyk erabat aldatu zuen Andersenen ipuinetako giroa eta mezua. ...[+]

    Docutec - Oct 5, 2010 - 6570 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises