Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Esther Esparza
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: esparza, esther, lokartu, isats, inular, harkartea, isatsa, suge, irentsi, ukitu, ipuin, igeri, azti
  • Number of visits: 16321

Sorginaren jokoa


descargar

 

Behin herri txiki-txiki batean gizon bat eta emakume bat bizi ziren elkarrekin. Emakumeak Elena zuen izena eta Sirius gizasemeak. Haur bat izan nahi zuten.

Eguberriko egun batean, Tania aztiarengana joan zen Elena. Haurdun gelditzeko botikaren bat eskatu zion Taniari. Honek kutxa txiki bat eman zion eta kutxan usain gozozko belar batzu. Elenak kutxa horretako belar batzu jan zituen; baina, oharkabean, suge-isats bat ere irentsi zuen. Tania konturatu zen eta zera esan zion:

- Umea izango duzu, baina auskalo nolakoa izango den.

Arras izutu zen Elena eta zer esan nahi zuen galdetu zion aztiari. Ez ote zuen, bada, besteak bezalako haurra ekarriko mundura?

- Ez ikaratu, esan zion Taniak, jaioko dena pozik etorriko da eta sugearen isatsak gaitasun berezia emango dio zure umeari; uretan, airean nahiz lehorrean hazi eta libre ibiltzeko gaitasuna.

Elenak ez zuen ondo ulertu aztiak esan nahi ziona, baina lasai-lasai geratu zen haren hitzak entzunda.

Egunak joan egunak etorri, borobildu zitzaion sabela Elenari. Oso pozik zegoen, beti arin, paseatzeko eta herriko inularrak pintatzeko gogo handia zuen.

Alabaina, gauza batek zeukan harriturik: etengabe bainatzen aritzeko gogoak. Goizean goiz jaisten zen errekara eta bertako ur epeletan igerian ibiltzen. Ez zuen sentitu izan sekula bere gorputza bustitzeko halako gogorik. Plazer sakona ematen zion uraren ukituak.

Gau batean Elena ezinegonik zegoen. Ezin zen lokartu eta lakuaren dei bortitza nabaritzen zuen bere barnean. Azkar-azkar jaiki, etxetik irten eta ur ertzean etzan zen. Hankak zabaldu zituen eta arnasa hartu zuen sakonki. Sen hutsez, ur piska bat hartu eta bere maginaren ezpainak busti zituen. Une hartan zerbait irten zitzaion hankartetik eta uretan sartu zen. Neska bat zen. Elena uretan murgildu zen bere alaba harrapatzera. Baina ezin izan zuen, indar ikaragarri batek uretara eramaten zuen berriz ere, eta hantxe biziko zen betirako.

Orduan gogora zitzaizkion Elenari aztiaren hitzak:

«Sugearen isatsak gaitasun berezia emango dio zure umeari, uretan, airean nahiz lehorrean hazi eta libre ibiltzeko gaitasuna».

 

ALABAINA

Dena den. No obstante.
ARRAS IZUTUGuztiz ikaratu, erabat beldurtu.
AZTIAdivino.
EGUNAK JOAN EGUNAK ETORRICon el paso de los días.
EZIN ZEN LOKARTUEzin zuen lo(rik) hartu.
GAITASUNAhalmena, indarra.

GIZASEME

Gizonezkoa.
HAURDUN GELDITUQuedar embarazada.
INULARIlunabarra, iluntzea.
IRENTSITragatu.
MAGINAVagina.
OHARKABEANEzustean, konturatu gabe.
SEN HUTSEZPentsatu gabe. Instintivamente.
SUGE-ISATSSuge-buztana. Cola de serpiente.
URAREN UKITUAEl contacto del agua.

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested