Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Andu Lertxundi
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: kuartzo, aitajaun, andu, urtemuga, karramarro, kimikari, erregali, pakete, lertxundi, bitxi, ordulari, kezka, ipuin, erloju, urtebetetze, opari
  • Number of visits: 21943

Maddiren erlojua


descargar

 

Ilusioz gainezkako zortzi urte bete zituen Maddik eguzkiak ere irribarre egiteko gogoa zueneko egun hartan. Puzzle, liburu, kitaborroi eta beste zenbait erregaliaren artean, Londresen disc-jockey bezala lan egiten zuen osaba aitajaunaren paketetxo bat ere iritsi zitzaion.

- Zeren zain zaude paketetxoa irekitzeko? -galdetu zion amak-. Maddi bera baino urduriago zegoen ama, paketeak zer ote zekarren jakiteko.

- Ez dakit, ama, halako kezka bat daukat.

- Kezka? Zerena!

- Jakingo banu...

Ireki zuen paketetxoa eta telebistan anuntziatzen dituzten kuartzozko ordulari pinpili-panpala pinpoilpolita horietako bat ikusi zuen bertan. Eta osabak ingeles letraz idatzitako tarjetatxo bat:

 

Maddi maitea: Greenwhich-ek baino zehatzago emango dizu ordua. Ikusiko duzu! A, eta zorionak! Uda arte. Zain nago uda noiz iritsiko, zuri piszinan aguadilla bat egiteko. Musu bakar bat, baina handi-handia.

 

Berehala ahaztu zen Maddi puzzle, liburu eta kitaborroiez! Erlojua eskumuturrean jantzi eta han ibili zen etxeko guztiei bere erloju pinpili-panpala pinpoilpolita erakusten eta erakusten.

- Jo, ze ondo! Hau da txolloa! Ikastolara joaten naizenean, ordularia erakutsiko...

- Ez duzu erlojua ikastolara eramango.

- Jope...

Zortzi urte bete zituenetik gauza harrigarriak gertatzen hasi zitzaizkion Maddiri: egunsentian afaldu nahi izaten zuen, postretik hasi nahi izaten zituen bazkariak, «konta hamar arte» andereñoak, eta «hamar, bederatzi, zortzi...» Maddik, dena alderantziz, esaldiak ere alderantziz esaten hasi zen arte:

- ¡ama, nonugE

- Zer esaten ari zara?

- ¡nonugE

Diren eta ez diren espezialista guztiak ezagutzen zituen Maddiren amak eta han eraman zuen alaba espezialista guztiengana. Begiratu zioten mingaina behetik eta goitik, ezkerretik eta eskuinetik, baina ez zioten ezer bitxirik aurkitzen; begiratu zioten eztarria eta ezta ezertxo ere.

Eraman zuten okulistarengana ere, begiratu zizkioten begiak, baina ez zioten ezer txarrik aurkitu.

Begiratu zizkioten begiratu beharreko guztiak, baina alferrik. Sendagileek ez zioten ezertxo ere aurkitzen.

Hala ere, begien bistan zegoen Maddiri zerbait harrigarria gertatzen zitzaiola. Aspaldian ikasiak zituen gauzak ahaztu egin zitzaizkion, ahaztu egin zitzaion irakurtzea, ahaztu batuketak egitea eta ohean pixa egiten ere hasi zen, zenbait hortz desagertu zitzaion, txikitzen, txikitzen, txikitzen joan zen, txupetea eskatu zuen... Maddiren gurasoak guztiz harriturik zeuden. Telebistatik ere etorri ziren Maddiren kasu harriagarriari buruz programa luze bat egitera.

- Hazi beharrean txikitzen ari zaigu! -zioen aitak-.

- Martxa honetan sehaskara eta sehaskatik nire sabelera. Baina ni ez nago trote horietarako. Hau da hau martxa! -zioen benetan kezkaturik amak-.

Eta hain txikia zenez Maddi eta erlojua eskumuturrean dantzan bezala ari zitzaionez, kendu zioten gurasoek erlojua Maddiri eta Maddi normaltzen hasi zen berriro, hazten, ongi hitz egiten, denetik eta ohizko orduetan jaten, behar den garaian eta tokian pixa egiten.

- Zer gauza! -esan zuen aitak-. Zer gertatu ote zaio? Zer arraio ote du erloju madarikatu horrek?

Eta erlojua eraman zuten oraingoan sendagilearengana, alergiaren bat sortzen ote zuen jakin nahirik...

- Alergiaren bat? Ez, ez dut uste. Kuartzoak ez du alergiarik sortzen. Ez dut nik behintzat behin ere horrelakorik entzun.

Kimikari adiskide batengana eraman zuten ondoren erlojua, ea kuartzoa benetakoa ote zen jakiteko.

- Kuartzoa benetakoa? Benetakoa ez balitz, ez litzateke kuartzoa, ezta? -esan zien errukiturik bezala kimikari lagunak-.

Erlojariarengana eraman zuten azkenean erlojua. Guk ez dakigu zergatik ez zuten Maddiren gurasoek horrelajokatu hasieratik. Erloju bat nora arraio eraman behar ote da erlojariarengana ez bada?

Eta erlojariak:

- A ze erloju bitxia! Non erosi duzue? Ez nuen behin ere horrelako erlojurik ikusi.

- Zer bada?

- Eskuin aldera mugitu beharrean, ezkerrera mugitzen da. Atzeraka. Karramarroak bezala.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

 

A ZE ERLOJU BITXIAA zer erloju bitxia! A zer-nolako erloju xelebrea! Bai erloju bitxia! Erreparatu harridura adierazteko molde hauek.

ALDERANTZIZ

Atzekoz aurrera, aldrebes.
ATZERAKAHacia atrás.
BENETAKOAEgiazkoa, egitazkoa.
EGUNSENTIAmanecer.
ERLOJARIErlojuak konpontzen dituena.
ERREGALIAOpari.
ESALDIFrase.

EZER BITXIRIK

Ezer arrarorik, aparteko ezer.
GUZTIZ HARRITURIKErabat harriturik.
HALAKOOhartu ondo «halako» honen zentzu eta erabileraz. Betegarri gisa edo, sarritan erabiltzen da euskaraz.
IRRIBARREASonrisa.
KARRAMARROCangrejo.
KIMIKARIQuímico.

NONUGE

«Egun on» aldrebes.
OHIZKO ORDUETANOhiturazko edo betiko orduetan.
ORDULARIErloju.
SEHASKAKuma edo kua. Haurrentzako ohetxo berezia.
SENDAGILEMediku.
URDURILarri.
ZEKARREAN«Ekarri» aditzaren iraganaldi sintetikoa.
ZER ARRAIOZer demontre, zer demonio.
ZIOENEsaten zuen.
ZUENEKODenborazko edo lekuzko sintagmetan, erlatiboari -eko eransten zaio batzutan ondoko izenarekin lotzeko.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Tartalo

    Resurrección María de Azkue

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Tartalo

    Tales - Apr 27, 1982 - 4080 Visits
  • Errotariaren katua

    Jose Mª Satrustegi

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Errotariaren katua

    Tales - Apr 22, 1981 - 1993 Visits
  • Ilunabarren ehiztari

    Julio Cortazar

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ilunabarren ehiztari

    Tales - Aug 23, 1984 - 1398 Visits
  • Mozorroen alegia

    Juan Benet

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Mozorroen alegia

    Tales - Aug 17, 1984 - 1014 Visits
  • Eros eta Psikis

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Eros eta Psikis

    Tales - Aug 16, 1984 - 1619 Visits
  • Eko eta Nartziso

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    traditional
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Eko eta Nartziso

    Tales - Aug 12, 1984 - 1162 Visits
  • HABE Aldizkaria - 13 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 13 alea

    6 Kixki: pailazoa euskaraz. "Gu pailazo berritsuak gara" 10 Xabier Amuriza txapeldun. "Espontaneitate apur bat galdu dute gure bertso-saioek" 12 Matalaz. Zuberotarren artean denbora luzean iraun zuten Matalazen ideiek 16 Ipuinak: Maddiren erlojua 20 Arabako triangelu misteriosoa. Agillo aldean ovniak ikusi dira 21 Gripea. Txertoa ez da  beharrezkoa 24 Haur-literatura. "Itzultzaile onak falta zaizkigu" 32 Horoskoporik onena.   ...[+]

    HABE Magazine - Jan 15, 1983 - 685 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises