Jarduerak

Joera

Dokuteka

Aldizkaria

Mintzamena Lantzen

Irakurgai Mailakatuak

  • Etxeak eta hilobiak

    Etxeak eta hilobiak

    Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den Elias nerabearen istorioak ematen dio hasiera Bernardo Atxagaren azken eleberriari.

    Etxeak eta hilobiak
  • Isiltasunaren itsasargia

    Isiltasunaren itsasargia

    Pasaia herriko Platako itsasargian bizi den Leire Altunak, nobela erromantikoak idazten dituen idazle ezagunak, hilotz bat aurkituko du faro ondoan. Sabeleko gantzak kenduta dituen emakume bat da hildakoa, eta aurkitze hutsak susmagarri nagusi bihurtuko duenez, Leirek hiltzailea nor den aurkitu nahiko du, ertzaintzak aurkitu baino lehen, behintzat.

    Isiltasunaren itsasargia
  • Gasteiz

    Gasteiz

    Liburu hau Gasteiztik barrena bisita gidatua egiteko proposamena da. Gidariak Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin zeharkatuko ditu Gasteizko kaleak, eraikin historikoak, parkeak, tabernak… eta bertan gertaturiko hainbat istorio azalduko ditu ibilbidean zehar.

    Gasteiz
  • Deklaratzekorik ez

    Deklaratzekorik ez

    Beñat Sarasolaren lehen nobela honetan, protagonistaren lagunartea, amodiozko harremanak eta aitarekin duen harremana kontatzen dira. Hori guztia euskal gatazkaren erdian kokatua.

    Deklaratzekorik ez
  • Derbia

    Derbia

    Eleberri hau futbolaren munduan girotutako kontakizun umoretsua da. Donostiako Kross auzoko bizilagunak ziren bikote bi dira protagonista; realzalea bata, eta athleticzalea bestea. Txakurra eta katua bezala dabiltza bi bikoteak: Reala maite dute sutsuki Txefek eta Klarak, eta Athletic, ostera, Telmok eta Genok.

    Derbia
  • Bertsoaren harria

    Bertsoaren harria

    Euskal Herrian barrena sakabanatuak eta bertsolariei eskainiak dauden 21 eskultura publiko hizketan jarri ditu Koldo Izagirrek. Eskultura horiek eskultoreei buruz hitz egiten digute, garaian garaiko hainbat kontu eta kezkez, bertsoaren bilakaeraz, bertsolarien biografiez…

    Bertsoaren harria
  • Hondarrak

    Hondarrak

    Nobela honek, Tupa presoaren ikuspegitik, bi gai uztartzen ditu: euskal gatazka eta Tuparen amonaren herria, Uxue, urteen poderioz husten ari dena. Eta bada beste hondar-mota bat ere: belaunaldien arteko transmisioaren etena.

    Hondarrak
  • Zorioneko familia

    Zorioneko familia

    Familia ardatz hartuta, bertan izaten diren argi-ilunak kontakizun bilakatu ditu idazle durangarrak hamar ipuin hauetan. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute hemengo istorioek. Protagonistak ez dira ondo egokitzen bere ingurura: zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak…

    Zorioneko familia
Open mobile version