"Alferraren indarra"


K.- Alfer-kontuekin gatoz gaur. Inguruko beste hainbat herrik bezalaxe, euskaldunek ere makina bat hitz egin dute alferren gainean.

N.- Bai, dudarik gabe. Baina kontua da hitz alfer franko ere egingo zutela, seguru asko.

K.- Edozein modutan, altxor handia duela euskarak alferkeriaren gaineko esaera zahar eta esamoldetan!

N.- Halaxe da. Eta hainbat atsotitz edo esaera zaharren artean, bego hiru gauza alferrikakoren aipu ezagun hau, ezertarako balio ez omen duten hiru gauza izendatzeko: "alferraren indarra, urrutiko egur iharra eta pobrearen arrazoia".




 
 

Comments
Login for comment

Aug 13, 2009
Number: 311783
Number of visits: 5645

You may be interested