Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Esapideak
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: esapideak, esaerak, eta

"Haritz eroriari orok egur!"


K.- Esaera zahar edo esaldi jatorrei buruz gaurko ariketa. Belarriak halaxe aginduta, askotan tartekatzen ditugu euskaraz gaztelaniaz ezagunagoak ditugun esaldiak. Eta horietako bat goian aipatu dugun horixe: "haritz eroriari orok egur!".

N.- Halaxe da. Ari gara hizketan euskaraz, eta, bat-batean, gure esanahiaren harira ondo datorren erdal esaldi bat bururatu, eta berehala irteten zaigu formula ezagun hori: "erdaraz esaten den bezala"...ez dakit zer! Alegia, gaurko adibidera etorriz: "erdaraz esaten den bezala, "del árbol caído tods hacen leña". Jakina, hori bera euskaraz esaten jakingo bagenu...

K.- Bada, orduan, erdal esaldietara jo beharrik ez. Hauxe, beraz, gure gaurko oharra, baina argi dezagun gaurko esaldia adibidetzat hartuta. Nola esango genuke euskaraz "del árbol caído tods hacen leña"?

N.- Bada, "haritz eroriari orok egur", edo, baita ere, "lurrean dagoen arbolatik denek egiten dute egurra".


+ "Haritz eroriari orok egur", "lurrean dagoen arbolatik denek egiten dute egurra"

- "Del árbol caído todos hacen leña"


 
 

Comments
Login for comment

You may be interested