"Antzara-jokoa"
K.- Ez, noski, Sara, Zuraide edo Lekeitiokoa, kasu, baizik eta denok umetan, mahai baten inguruan, jokatu izan dugun haur-jolasa aipa dezakegu gaur. "A la oca" deritzana, alegia. N.- Baina, euskaraz ezingo duguna horrela esan! Euskaraz ezin dugu "a la oca" jokatu, baizik eta "antzara-jokoan" aritu. K.- Hori argitu eta gero, oso esaldi ezagunak ditu joko honek gaztelaniaz. Nola esan dezakegu, adibidez, "de oca a oca y tiro porque me toca"? N.- Bada, errima eta guzti esaten saiatu behar badugu, hona hemen bizpahiru modu: "Antzara bat eta antzara bi, berriz ere niri!" izan daiteke modu bat. Edo "antzara batetik bestera, ni, badaezpada ere, aurrera!" Eta hirugarren modu bat: "antzaratik antzarara, zu geldi egongo zara!" K.- Bada beste esaldi ezagun bat ere: "de puente a puente y sigo porque me lleva la corriente!". N.- Oraingoan ere bizpahiru aukera: "Zubiri-zubiri, berriz ere niri!" "Zubirik zubi noa, eta urak arin naroa!" Edo "zubitik zubira, zu, zaude oraindik begira!" + " Antzara batetik bestera, ni, badaezpada ere, aurrera!" + "Zubiri-zubiri, berriz ere niri!" - "De oca a oca y tiro porque me toca" - "De puente a puente y sigo porque me lleva la corriente" ![]() |