Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Esapideak
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: oharrak, hobetzeko

"Ados... ados gelditu"


K.- Ea denok ados jartzen garen, segur aski gauza berri samar bat entzunda! Garbi dago bi lagun iritzi bereko direnean erabili ohi dugula "ados" hitza. Adibidez, "ados jarri dira". Baina esaldi honek berak balio digu, kirol-kontuetara etorrita, gaztelaniazko "enpate" eta "enpatatu" hitzak baztertzeko.

N.- Halaxe da. Iparraldean oso esapide arrunta da "pilotariak ados gelditu dira", edo "pilotariek ados egin dute"; hain zuzen ere, "gorriak eta urdinak berdinduta" dabiltzala esateko.

K.- Beraz, partida batean pilotariak 20na badoaz...?

N.- "20na ados dira" edo "20na berdinduta daude" esango digute Iparraldeko pilotazaleek, edo "berdinduta daude 20ra", "ados dira 20ra"...

K.- Eta zer esan nahiko luke honek? Realak eta Osasunak ez dutela inoiz enpatatuko?

N.- Horixe bera. Ez "enpate" eta ez "enpatatu". Realak eta osasunak elkarren aurka jokatu eta partida bina amaitu badute, bi eta bi, alegia, orduan lasai asko esan dezakegu "Reala eta osasuna 2ra adostu dira", edo "Reala eta osasuna 2ra berdinduta geratu dira".


+ "Pilotariak ados gelditu dira

+ "Pilotariak berdinduta dabiltza"


- "Pilotariek enpatatu egin dute"

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested