Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Esapideak
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: esapideak, esaerak, eta

"A, ba!"


K.- Aurreko egunekoaren antzeko ariketa dugu gaurkoa. Behin eta berriz "zergatik?" galdezka ari den haurrari eman dakiokeen erantzuntzat hartzen genuen "haatik" esamoldea. Ikus dezagun gaur "zer ba? A, ba!" esamoldea, adibidez esaldi honetan: "gaur ez da Txomin etorriko. Zer ba?"

N.- Horrelakoetan oso-oso adierazgarriak izan ohi dira aurpegiaren keinuak eta ahots-doinuak, ez baita gauza bera "zer, ba?" inozo-inozo galdetzea, edota goitik beherako "zer, ba?" mesfidatia edo ironiazkoa esatea.

K.- Halaxe da, eta bereizketa horretan oinarrituz erantzuna ere bikoitza izan daiteke, ezta?

N.- Bai. Hau da, lagunari gaur Txomin ez dela etorriko jakinarazi, eta honek, inozo-inozo, "zer ba?" galdetzean, mila erantzun eman ditzakegu: "gaixorik dagoelako", "kanpora joan behar izan du-eta", "bere ezin etorria agertu du" etab. Baina, alderantziz, lagun horrek "zer, ba?", inozo-inozo ez, baina malezia osoz egiten badu, orduan erantzunik egokiena horixe izan daiteke: a, ba!

K.- "Txomin ez dela etorriko? Zer, ba?"

N.- A, ba!




 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2015/10/08
Horrelako azalpenak audiorekin nahiago ditut.Tonua ondo hartzeko.
Showing 1 result.

You may be interested