Gutunak eta helbideak


K.- Egia esanda, euskaraz idatzi nahi, eta ez al gara inoiz trakets samar ibiltzen gutun edo eskutitzetako helbide eta gainerako zehaztasunak nola jarri asmatu ezinik?

N.- Bada, nik uste baietz. Beharbada, gaztelaniaz ez dugu arazo handirik izaten, baina badira, bai, duda-muda bat baino gehiago euskaraz idazterakoan. Beraz, ondo letorkiguke gaztelaniaz erabiltzen diren hitz batzuk euskaraz nola esan ikustea.

K.- Adibidez, nola esan "6º" edo "6º piso"?

N.- "6.a" edo "6. solairua".

K.- "5º izda."?

N.- "5. ezkerra" (bosgarrena ezkerra)

K.- "4º dcha.".

N.- "4. eskuina".

K.- "Entreplanta B"?

N.- "Solairuartea B".

K.- Eta "24, principal"? 

N.- "24, solairuartea".




 
 

Comments
Login for comment

You may be interested