"Alde ederra dago"


K.- Jatorra baino jatorragoa euskaldun batentzat "alde ederra dago" esapidea, bi gauzen artean dagoen tartea, ezberdintasuna edota diferentzia adierazteko. Baina azken bi hitz hauek ere ez dira erabat baztertzekoak.

N.- Halaxe da. Argi dezagun hobetsi beharreko esaldia horixe dela, "alde ederra dago batetik bestera", baina, hori esanik, onartzeko modukoak ditugu, baita ere, beste esaldiok: "diferentzia ederra dago batetik bestera", edota, hori bezalaxe, era berean, "desberdintasun edo ezberdintasun ederra dago batetik bestera".

Hortaz, "alde ederra dago" esapidea erabiltzen ahaleginduko gara.




 
 

Comments
Login for comment

Aug 13, 2009
Number: 311713
Number of visits: 6153

You may be interested