Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Esapideak
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: esapideak, esaerak, eta

"Aho batez"


K.- Hainbat iritzi entzun ondoren erabaki bat hartu behar denean, besteak beste, gauza bat gerta daiteke; hots, erabaki horretan guztiak ados etortzea, inor ez kontra agertzea. Beraz, nola hartu dela esango genuke erabaki hori?

N.- Badugu esaldi egoki bat euskaraz, adibidez, bilera batean esku hartu duten lagun guztiak iritzi bereko agertu direla esateko; horrelakoetan, "aho batez" hartu dutela erabakia esaten dugu. Alegia, iritzi batean guztiak ados jarri badira, erabaki hori "aho batez" hartu dela esan dezakegu.

K.- Beraz, okertzat eman beharko genuke beste esaldi hau: "denek batera erabaki dute".

N.- Halaxe da; esaldi hori okerra genuke, besteak beste, erabakia denek une berean hartu dutela esan nahiko luke eta. Beraz, gaztelaniazko "por unanimidad" esapidearen euskarazko ordain egokia "aho batez" dugu. Esate baterako: "biltzarkideek aho batez hartu dute erabakia".


+ "Biltzarkideek aho batez hartu dute erabakia"

"Denek batera erabaki dute"

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested