Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: oharrak, hobetzeko

"Aipatu"


K.- Zerbait edo norbait ahotan hartzen dugula esan nahi izaten dugu "aipatu" edo "aitatu" hitzarekin. Adibidez: "ez zaitu aipatu ere egin". Baina, aspaldi honetan bada aipatu hitzaren erabilpen kaskar bat gure artean... kazetariei-eta entzuten dieguna askotan: "aipatu..." edo "aipatu behar da..." egia esan, nahikoa mintzamolde kaskarra.

N.- Baina, ez "aipaturekin" bakarrik. Gisa berean entzuten baita "esan...", "azkenik", "gogoratu...", edo "azpimarratu..."

K.- Halaxe da, bai. Itsuskeria edo gehiegikeria bat dela esango genuke.

N.- Beraz, ez dago esan beharrik "aipatu behar da... gaurko etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaiola", edo "esan... Goñi II.ak sekulako partida jokatu duela". Bi esaldi horien ordez, dotore asko geratuko gara, soil-soilik, "gaurko etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaio" edota "Goñi II.ak sekulako partida jokatu du" esanda.


 + "Gaurko etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaio"

 - "Aipatu behar da gaurko etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaiola"

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested