Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: esapideak, esaerak, eta

"Adarra jo"


K.- Esaera bat izan genuen atzo ahotan, eta gaur kalko oker bat eginez erabiltzen dugun beste esapide batez arituko gara; hau da, "ilea hartu" esapideaz.

N.- Garbi dago gaztelaniazko "tomar el pelo" esapidearen okerreko kalkoa dela euskarazko "ilea hartu". Izan ere, "adarra jo" esan izan diogu beti euskaldunok iseka egiteari edo harpa jotzeari. Adibidez: "ziria sartzen eta adarra jotzen". "Adarra jotzeagatik esan du". Hortaz, "adar jotzea" isekari, harpa jotzeari, txantxari esaten zaio.

K.- Eta, jakina, adar-jotzailea adarra jotzen duenari edota iseka-egileari.

N.- Halaxe da. Beraz, ile-kontuak ile-apaindegirako, eta ez pentsa esandako hau "adar jotzea" denik!


 + "Adarra jo"

 - "Ilea hartu"

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2015/10/08
Orduan, "idiom" baten moduan erabili behar da hau,ezta?
Showing 1 result.

You may be interested