Imprimir
  • Learning objectives:
    • Partitiboa
    • Deklinabidea
  • Keywords: erabakiak, azken

"-rik" partikula


K.- Ezezko perpausetan eta galderetan aipatu izan dugu "-rik" partikularen erabilera. "Ba al duzu surik?" esaldian, adibidez. Baina, erabil al liteke baiezkoetan ere?

N.- Euskaltzaindiaren arabera, baiezkoetan ere badago erabiltzea "-rik" partitiboa. Hala ere, kontuan hartu gauza bat: enfasi esanahira mugatu behar dela, hau da, testuinguru berezietara, tradizioan beti izan den bezala.

K.- "Badauka lanik etxeko eginbeharrak egiten" esango banu?

N.- Bada, lan handia edo zaila duela esan nahiko luke.

K.- Eta "izan al da aldaketarik?" galdetuz gero, nola erantzun daiteke?

N.- Erantzun arrunta eta normalean erabili beharko genukeena "bai, izan du aldaketa" litzateke.

Baina bi garairen artean gertatutako aldaketa azpimarratu nahi bada, hau da, aldaketa sakona izan dela adierazi, orduan "bai, izan da aldaketarik" esango genuke.

Beraz, zerbait azpimarratu nahi denean bakarrik erabili behar da "-rik" partitiboa baiezko esaldietan.


 Zerbait azpimarratu nahi denean bakarrik erabili "-rik" partitiboa.



 
 

Comments
Login for comment

You may be interested