Imprimir
  • Learning objectives:
    • Moduzkoak- --e-n moduan- --e-n bezala...
    • Atzizkiak- -tzaile- -le...
  • Keywords: oharrak, hobetzeko, atzizki

"-ki" atzizkia


K.- "-ki" atzizkiaren gehiegizko erabilera bat salatu nahi dugu gaur. Adibidez, zergatik esan "lasaiki", "lasai" esan ordez?

N.- Euskalki guztietan erabili den "-ki" atzizkia gaztelaniazko "-mente" bukaera duten adizlagunen antzekoa da, nahiz eta beste adiera batzuk ere hartzen dituen. Bestalde, bizkaieraz, batik bat, "-to" eta "-do" atzizkiak ere erabiltzen dira. Adibidez: "ederto" eta "polito".

Hori esanik, ordea, ez dago inolako arrazoirik "lasaiki" erabiltzeko, euskaraz "lasai" esan baita beti.

K.- Kontu horietan, hona hemen oker-zuzenketa bat. "Legalki horrela da" esan ordez...

N.- "Legez horrela da".

K.- "Gogorki erantzun dio"...

N.- "Gogor erantzun dio" nahikoa da.

K.- "Normalki ez digute ezer esaten"...

N.- Hobeto "normalean ez digute ezer esaten".


 + "Legez horrela da"


 - "Legalki horrela da"


 
 

Comments
Login for comment

You may be interested