Imprimir
  • Learning objectives: Lexikoa
    • Zehaztasun semantikoa
    • Adierazpide linguistikoak
  • Keywords: oharrak, hobetzeko

"Aitortu" eta "onartu"


K.- Ez dira gauza bera "aitortzea" eta "onartzea", baina maiz nahastu egiten dira bi aditzok.

N.- Alde batetik, "onartu"-ren sinonimo dira "onetsi" edo "ontzat hartu" edota "ontzat eman". Adibidez, "mundu zabalean onartuak dauden ohiturak" esan dezakegu.

Baina, beste alde batetik, "aitortzea" izan liteke huts bat edo ezkutuan gorde nahi den zerbait adieraztea, edo, baita ere, norbait edo zerbait ezagutzea. Adibidez: "errua aitortu", "epaileari aitortu", "euskalduntasuna aitortu".

K.- Dena den, "aitortu" eta "onartu" ez nahastea eskatzen genuen.

N.- Halaxe da. Adibidez, "onartu zuen berak egin zuela akatsa" esamolde okerra alde batera utzita, esan dezagun "aitortu zuen berak egin zuela akatsa".


 + "Aitortu zuen berak egin zuela akatsa"

 - "Onartu zuen berak egin zuela akatsa"

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested