"Amorrazio", "instalazio"


K.- "-Zio" atzizkiaren erabileraz ariko gara gaur, azken 25 urteotan zenbait aldaera izan baitu atzizki honek.

N.- Bai, halaxe da. Euskarak latinetik eta latin hizkuntzetatik harturiko maileguen artean "-tzione" atzizkiak axola berezia du hainbat euskal hitzetan: "amorrazio", "begitazino", etab.

K.- Baina, "-keta" eta "-kuntza" atzizkiak sarri entzuten dira, bada!: "oposaketa", "instalakuntza"... etab.

N.- Euskaltzaindiak, soziolinguistikako arrazoiak direla eta, "-zio" aldaera hobetsi du, euskara batuan erabiltzeko.

K.- Beraz, nola esan: "oposaketa" ala "oposizio"?

N.- "Oposizio", dudarik gabe.

K.- "Instalakuntza"-ren ordez...

N.- "Instalazio".

K.- "Koordinaketa", "negoziaketa" eta "konparaketa"-ren partez...

N.- Bada, "koordinazio", "negoziazio" eta "konparazio"... Ez dago konparaziorik!


 + "Oposizio", "koordinazio", "konparazio"

 - "Oposaketa", "koordinaketa", "konparaketa"

 
 

Comments
Login for comment

Dec 31, 1969
Number: 311365
Number of visits: 1790

You may be interested