"Ana etxean (al) dago?"


K.- Telefonoz norbaiti deitzen diogunean, sarritan entzuten den okerra: "Ana dago?".

N.- Edo, baita ere, "dago Ana?" . Forma horiek denak gaizki daude.

K.- Beraz, har dezagun gogoan txukun galdetzeko modua.

N.- "Ana hor (al) dago?", edo, baita ere, "Ana etxean (al) dago?", esate baterako.

Dena den, gogoan izan galdera egiteko bizkaieraz ez dela "al" partikularik esaten, eta, ondorioz, doinua ere beste bat dela.


+ "Ana hor (al) dago?"

+ "Ana etxean (al) dago?"


- "Ana dago?"

- "Dago Ana?"


 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2015/10/08
Bizkaierazko doinua?
Showing 1 result.
Dec 31, 1969
Number: 311339
Number of visits: 2320

You may be interested