"Odolkiak ordainetan!"


K.- Ez du aurkezpen handirik behar zerri-odol egosiz eta beste zenbait gehigarriz —batez ere, porrua eta tipula— egiten den hestebeteak. Denok dakigu horixe dela odolkia edo odolostea. Baina esaera polit bat gogoratzeko erabili behar dugu gaur "odolki" hitza.

N.- Hain zuzen ere, "nik" gaur "zuri" egin dizudana, hurrengoan "zuk niri" egingo didazula gogoratzeko; edo, baita ere, "zuk zer egin" diozun "besteri", "bestek huraxe" egingo dizula "zuri" adierazteko.

K.- Alegia, esanez bezala, "hau egin al didazu zuk niri gaur?; zaude-zaude... gauza bera egingo dizut nik hurrengoan zuri". Hori baldin bada, mehatxu-kutsu apur batez, lagunari adierazi nahi dioguna, oso egokia da gure gaurko esaldia:

N.- "Aizu, odolkiak ordainetan".




 
 

Comments
Login for comment

Dec 31, 1969
Number: 311681
Number of visits: 5014

You may be interested