2007ko irailaren 3ko EHAAn (169 zk.) argitaratu da euskara-mailak egiaztatzeko HABEk deitutako azterketak gainditu dituzten ikasleei 2007an emango zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautu eta deialdia egiten duen Ebazpena. Nahi duenak eskura ditu deialdiaren laburpena eta Ebazpena osorik .
Uztailaren 25eko dataz argitaratu dira HABEren web orrian 1., 2. eta 4. mailetako azterketen behin betiko emaitza orokorrak. Uztailaren 25eko Ebazpenean ebatzitakoaren arabera, argitaratu dira 1., 2. eta 4. mailetako azterketen behin betiko emaitza orokorrak. Ebazpen honen aurka gora-jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da HABEren lehendakariaren aurrean berau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Uztailaren 10eko dataz argitaratu dira HABEren web orrian 1., 2. eta 4. mailetako azterketen emaitza orokorrak. Uztailaren 10eko Ebazpenean ebatzitakoaren arabera, ikasleek bost eguneko epea dute, uztailaren 11tik 15era, biak barne, erreklamazioak idatziz HABEren zuzendari nagusiari aurkezteko.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2007an eman dituen dirulaguntzen emaitzak aurkeztu ditu. Guztira sei deialdi nagusi kudeatu ditu aurten Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, hauen barruan 12.525.000 euro hartzen dituzte eta jada erabakita eta banatuta daude. Sei deialdi nagusi hauez gain, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak beste 2.770.000 euro bideratu ditu euskararen sustapenera erakunde desberdinekin egindako hitzarmenen bitartez eta 31.465.000 euro helduen euskalduntze alfabetatzera euskaltegi publiko eta pribatuen eta irakasleei zuzenean emandako finantziazio eta dirulaguntzetan. 2007ko dirulaguntzak lehen seihilekoaren barruan erabakitzea hitzemana zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta hori bete ondoren emaitzen berri gizarteratu nahi izan du. Dirulaguntzen deialdien xedea euskararen erabilera gizartean sendotzea da, euskararen erabilera sustatzea, euskararen alorra jorratzen duten elkarte, enpresa eta eragileei laguntzea eta euskalgintza zentzu zabalenenean indartzea. Horretarako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 6 deialdi nagusi zabaldu eta hornitu ditu aurtengoan, diru aldetik 2006an baino %19,7 gehiago jaso dute, eta legealdi hasierako urtean -2005 urtean- baino %83,6 gehiago, honekin 640 egitasmo izango dira diruz lagunduak eta 479 enpresa, elkarte eta toki-entitatek jasoko dituzte dirulaguntzak.
2007ko HABEren 4. mailako azterketa idatziaren behin-behineko emaitzak honako helbide honetan dituzu. HABEren zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko Ebazpenean ebatzitakoaren arabera, interesatuek aukera dute ekainaren 22tik 26ra erreklamazioak egiteko. Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar zaizkio HABEren zuzendari nagusiari. Epe hori igaro ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez duten azterketarien emaitzak behin betiko bihurtuko dira.
HABEk 1,25 milioi euroko laguntza eskainiko du aurten ikasleentzat, azken hiru urteetan matrikuletan izandako gastua leuntzeko edo estaltzeko, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta HABEren zuzendariak prentsaurrekoan adierazi dutenez.
Ekainaren 11ko Ebazpenez argitaratu ditu Haberen zuzendari nagusiak 4. mailako azterketak egiteko onartuen behin betiko zerrendak Ikasle bakoitzak bere egoera ikus dezake, Ikaslearen sarbidea atalean.
2007ko HABEren 1. eta 2. mailako azterketa idatzien irakurmenaren eta idazmenaren (A multzoa) behin-behineko emaitzak honako helbide honetan dituzu. HABEren zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko Ebazpenean ebatzitakoaren arabera, interesatuek aukera dute ekainaren 14tik 18ra erreklamazioak egiteko. Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar zaizkio HABEren zuzendari nagusiari. Epe hori igaro ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez duten azterketarien emaitzak behin betiko bihurtuko dira.
Maiatzaren 28ko Ebazpenez argitaratu ditu Haberen zuzendari nagusiak 4. mailako azterketak egiteko onartuen behin-behineko zerrendak Ikasle bakoitzak bere egoera ikus dezake, Ikaslearen sarbidea atalean.
Aurten ere berritu du HABEk Linguanet Europa erakundearekin duen hitzarmena. Hitzarmena CILT (National Centre for Languages, Erresuma Batua) eta HABEren artean sinatzen da eta 2007 urteko helburuak zehazten ditu.
euskadi.net Euskal administrazioak internet-en duen Ataria da bere helburu nagusia Administrazioa herritarrei hurbiltzea delarik. ...[+]
Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, zeinetan argitara ematen baitira argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak, betiere, ordenamendu juridikoaren arabera. ...[+]
Eskaera edo iradokizun bat egin nahi baduzu, ireki leiho hau. ...[+]