Iñigo Urkullu Lehendakaria: "Euskara ikasteak abantailak dakarzkio bai norberari, bai gizarteari"
Imprimir
  • 2015/09/14

Iñigo Urkullu Lehendakaria: "Euskara ikasteak abantailak dakarzkio bai norberari, bai gizarteari"

noticia video

Iñigo Urkullu Lehendakariak hasiera eman zion irailaren 11n Bilbon Helduen Euskalduntzearen 2015/2016 ikasturteari, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusia lagun zituela, Euskadiko Artxibo Historikoan burutu zen irekiera-ekitaldian.

Lehendakariak, bere hitzaldian, gogora ekarri zituen euskaraz alfabetatzeko egin ziren lehen urratsak, eta lan haren balioa azpimarratu. “Aurten 50 urte betetzen dira euskaraz alfabetatzeko lehenengo kanpaina abian jarri zenetik. Gaur, lehenengo alfabetatze-eskola haiek ekarri nahi ditut gogora: Rikardo Arregi zenaren ekimenez eta Euskaltzaindiaren babespean antolatu ziren. Gazte euskaltzale haiek ikusmen handia izan zuten. Garbi ikusten zuten euskarak kultura hizkuntza ere behar zuela izan; ezin zuela etxera edo lagunartera mugaturik iraun”, nabarmendu zuen Lehendakariak.


Euskaltegiek egiten duten ekarpena ere mintzagai izan zuen Iñigo Urkulluk. “Gizarte elebiduna osatzea dugu helburu, eta gizarte elebidunak herritar elebidunak behar ditu. Horretan ari gara etengabe, eta hirurehun milatik gora hiztun berri irabazi ditu euskarak. Berriro diot, hirurehun milatik gora. Horietatik heren bat helduen euskalduntzeak eman ditu, euskaltegietatik irten dira. Izugarrizko urratsa egin dugu. Baina oraindik asko dugu egiteko”.

Ezkerretik eskuinera: Mari Paz Martin, Udal Euskaltegien ordezkaria; Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Iñigo Urkullu Lehendakaria; Joseba Erkizia, HABEren zuzendari nagusia eta Josu Muniozguren, euskaltegi pribatuen ordezkaria.Argazkia: Irekia.


Lehendakariak hizkuntza bat baino gehiago ikasteak dakartzan abantailez hitz egin du: “Hizkuntza bat ikasteak abantaila asko ematen dizkio norberari. Abantaila asko dakarzkio gizarteari ere, berdintasunerako bere alea jartzen du heldutan euskara ikasten duen herritar bakoitzak, gizarte-kohesiorako zurkaitz berri bat. Beraz, euskara ikasteko pausoa ematera gonbidatu nahi ditut herritar elebakarrak. Jakizue, heldu euskaldun berri bakoitza ekarpen garrantzitsua dela gure gizartearentzat. Zenbat eta elebitasun zabalagoa, orduan eta elkarbizitza hobea, orduan eta berdintasun sendoagoa”.
“Euskara ikastea ez da inoren kalte, norberaren eta beste guztion mesede baizik. Euskara heldutan ikasteko pausoa ematen duenak ekarpen eskerga egiten dio bizikidetzari”, bukatu zuen Lehendakariak.


Euskaltegietako ordezkariek ere parte hartu dute Euskadiko Artxibo Historikoan burutu zen ekitaldia. Euskaltegi publikoen izenean, Mari Paz Martinek hitz egin zuen: “Euskarak, gure hizkuntzak, hain berezia den hizkuntza horrek, beste hizkuntzak bezain erraza edo zaila den horrek, hain hitz, esamolde eta soinu bereziak dituen horrek, batu egiten gaitu, eta, helburu hori lortzeko ahaleginetan jarraituko dugu, eta gure baliabideak eta gogoa horretara jarriko, aurten ere, EAEko udal euskaltegi guztiok, herritar guztion zerbitzuan”, azaldu du. Argazkia: HABE


Euskaltegi pribatuen izenean berriz, Josu Muniozguren aritu zen. “Euskara ikastea zaila omen dela entzuna dugu. Hainbat eta hainbat ikasle-ohik esan dezakete ezetz. Badakizue “gura edo nahi” izatea “ahal” izatea dela. Zuk, ikaslegai horrek, ekarri nahia edo gura eta guk “euskahaldun” bihurtuko zaitugu”, adierazi zuen Muniozgurenek. Argazkia: HABE


 

Ikasturteko irekiera-hitzaldia, azkenik, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) ikerketa-erakundeko zuzendari zientifikoak eman du aurten, Manuel Carreiras jaunak, honako izenburupean: “Bi hizkuntza garun batean – Mekanismo kognitiboak eta garun-plastikotasuna elebidunetan”. Elebidun izateak prozesu kognitiboetan dituen ondorioak azaldu zituen zientzialariak. Argazkia: HABE

 

Iturria: Irekia

Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzaldia hemen duzu irakurgai.
Josu Muniozguren, euskaltegi pribatuen ordezkariaren hitzaldia, hemen duzu irakurgai.
Mari Paz Martin, Udal Euskaltegien ordezkariaren hitzaldia, hemen duzu irakurgai.

Segidan, Lehendakariaren hitzaldiaren zati bat duzu ikusgai:

 



 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago