Primeran! Euskara ikasteko metodo berria (A1 maila)
Imprimir
  • 2013/03/06

Primeran! Euskara ikasteko metodo berria (A1 maila)

noticia

HABEk eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean sortutako Primeran! materiala eman da argitara: A1 mailarako, taldean eta aurrez aurre euskara ikasteko metodo berria.

Euskara ikasteko metodoa da Primeran!. Irakasle batekin euskara ikasten ari den edonorentzat egokia (A1 maila). Ez da autoikaskuntzarako prestatutako materiala, klasean, irakasle batekin aritzeko baizik.

Primeran! ikasgelan erabiltzeko dago pentsatuta, ikaskideekin elkarreraginean eta irakasleak lagunduta edo bideratuta.

Materiala sortzean eta antolatzean, kontuan izan dira HABEren Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua eta Europako Erreferentzia Markoa, hain zuzen ere, A1 mailari dagozkion definizio eta edukiak. Horrela, A1 maila gaindituta, ikaslea gai izango da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen dituen esapideak ulertzeko eta erabiltzeko, baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko ere; amaieran, ikasleak jakingo du bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten, eta oinarrizko informazioa ematen eta eskatzen helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruz; azkenik, ikaslea gai izango da euskaraz oinarrizko harremanak izateko, solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago.

Langai didaktikoak prestatzean, A1 mailaren amaieran ikasleak izan behar dituen gaitasun komunikatibo horiek hartu dira aintzat eta ikaslearen komunikazio-gaitasunean oinarritu dira egileak, ekintzara bideratutako ikuspegiaren bidez. Gainera, beste ikuspegi hauek ere hartu dira kontuan: landu eta garatu beharreko ezagutza testuinguru baten barruan eskaini da; ikaslea dago jarrita curriculumaren erdigunean, ikaslea bera da ardatz nagusia; trebetasunen arteko konbinazioa lehenetsi da, trebetasun guztiak lantzen dira; azkenik, langaiak ikaslearentzat motibagarriak izateko ahalegina egin da, hau da, komunikatzeko borondatea garatzeko bideak ezarri dira.

Materiala


 

Primeran! materialak lau osagai nagusi ditu; horietatik, hiru ikasleari dagozkio eta bat irakasleari.

 

 

 

 

Ikaslearen liburua + DVDa (Audio eta bideoen DVDa)

Ikaslearen liburua 12 unitate didaktikoz osatua, horietako bakoitza gai baten inguruan, eta 12.a aurreko guztiak errepasatzekoa.

Ikaslearen lan-koadernoa


Eskuliburuan ikasitakoa sendotzeko edo indartzeko ariketak, hizkuntzaren alderdi zehatz batzuk lantzeko.
Eskuliburuaren osagarriak dira, eta 12 unitate dituzte.

Ikaslearen porfolioa

Ikasteko tresna bat da, ikasleak materialak, gogoetak, ekoitzitakoa… jasotzeko.

Irakaslearen liburua

Irakaslearentzako gida. 12 unitateetan zer eta nola landu behar den azaltzen du. Hemen daude jasota ariketen erantzunak eta testuen transkripzioak.

Informazio gehiago, helbide honetan.


 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago