HABEk A1 eta A2rako BAGOAZ! ikasmateriala sortu du
Imprimir
  • 2015/02/17

HABEk A1 eta A2rako BAGOAZ! ikasmateriala sortu du

noticia pdf

HABEk ikasmaterial berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu.

Guztira, 100 ikus-entzunezko testu dira: 50 audio eta 50 bideo (azpitituluekin eta azpititulurik gabe) eta dagoeneko 3 audio eta 3 bideo daude eskura IKASBIL atarian.

Horrez gain, audio eta bideo bakoitza oinarri hartuta, hainbat ariketaz osatutako sekuentzia didaktiko bana sortu da, bai taldean –irakaslearen gidaritzapean ikasgelan lantzeko–, bai bakarka, nork bere kasa online egiteko.

BAGOAZ!en pertsonaia nagusiak Josu eta Amaia dira. Ikasleak eta etxeko lagunak. Beren eguneroko bizitzako gorabeheren berri izango dugu atalez atal: pasadizo hurbil, atsegin eta askotan umoretsuak biziko dituzte elkarrekin.

Bideo eta audioak Donostiako Zinea Sortzen ekoiztetxeak egin ditu, Ritxi Lizartzaren gidoietan oinarriturik. Bi aktore nagusiak Oihana Maritorena (Amaia) eta Asier Oruesagasti (Josu) dira. Bideoak Alex Ezkurdia zine-zuzendariaren gidaritzapean grabatu dira, eta bideo nahiz audioetan entzuten den musika, berriz, Pascal Gaignerena da.


Hauxe da materialera jotzeko helbide zuzena.
Informazio zehatzagoa, PDF honetan daukazu:



 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago