Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: carnes
  • Keywords: gurin, esparrago, irin, ahate, gibel, errezeta
  • Number of visits: 14488
  • Comments: 0

Ahate gibela esparrago berdez egindako saltsarekin

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

 

- Ahate-gibela
- Gatza, piper beltza eta azukre beltza
- Kilo-erdi esparrago berde
- Irina eta gurina

 

NOLA PRESTATU

 

Gibela zentimetro bateko xerratan ebaki eta gatza, piperrautsa eta azukrea bota.

Esparragoak uretan egosi gatza eta olioaz eta egositakoan uretatik atera.

Irinarekin, gurinarekin eta esparragoen urarekin veloute bat egin eta ondoren esparragoak botako dizkiogu eta minutu batzuetan dena egosten edukiko dugu. Ondoren pasapurean eta txinoan pasako dugu, saltsa mehea lortu arte.

Gibela plantxan egin, alde bietatik gorritu arte. Zerbitzeko, platerean saltsa apur bat ipini eta gainean gibela.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested