Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: postres
  • Number of visits: 10608
  • Comments: 0

ARROZ-ESNEA ELIZONDOKO ERAN

Osagaiak: litro bat esne, 100 gramo arroz, 2 arrautza-gorringo, kanela-txotx bat, 150 gramo azukre, 20 gramo gurin, 2 muxika-zati (potokoak) eta koko-hautsa.

Jarri eltze batean berotzen esnea, arroza eta kanela. Irakiten duenean, ipini su motelean, eta utzi egosten ordu-erdiz, tarteka eraginez. Ondoren, nahastu azukrea eta atera ontzi batera.

Beste ontzi batean nahastu gurin epela eta gorringoak, eta arroz-esne beroari gehitu. Utzi hozten, eta zerbitu baino lehen hozkailuan eduki ordu-laurden batean. Bukatzeko, gainetik jarri koko-hautsa eta muxika-zatiak.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested