Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: verduras
  • Number of visits: 9795
  • Comments: 0

Alkatxofak almejekin

Lau lagunentzako osagaiak: 20 alkatxofa, 40 almeja, 4 baratxuri-ale (xehatuak), 2 koilarakada irin, arrain-salda, oliba-olioa.

Zuritu alkatxofak beldurrik gabe, -samurrena bakarrik aukeratu- egosi eta utzi ur horretan. Kazola zapal batean berotu olioa baratxuri-zatiekin batera, eta gorritzen hasi baino lehen, erantsi almejak eta irina, eta eragin etengabe. Ondoren, gehitu arrain-salda, eta egosi su motelean saltsa loditu arte. Bukatzeko, alkatxofei ura kenduta, bosna alkatxofa eta hamarna almeja zerbitu, eta saltsarekin estali.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested