Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: carnes
  • Number of visits: 2548
  • Comments: 0

ZEZEN ISATSA

Zezen-isatsa lortzen baduzu, hobe.

Osagaiak: Bi kilo isats (bi isats), bi tipula, hiru azenario, bi baratxuri-ale, porru bat, baso bat ardo beltz eta beste hainbeste zuri, haragi-salda basokada bat, piperbeltza, olioa eta gatza.

Zatitu haragia eta, gatza eman ondoren, gorritu pixka bat kazola batean. Zatitu barazkiak ere, eta beste ontzi batean erregosi. Gorritzen denean, erantsi ardoa eta haragi-salda, eta egosten utzi pixka batean. Barazkiak eginak daudenean, ontzi horretan ipini haragia, eta egosi su motelean ordu betez edo.

Atera barazkiak eta salda, eta pasa txinoan. Ondoren, loditu saltsa, eta, amaitzeko, berotu pixka bat haragiarekin batera. Batzuek hezurgabetu egiten dute haragia, saltsatan ipini aurretik. Baina etxean gonbidaturik ez baduzu, alferrikako lana da hori. Hezurrak zupatzea ere atsegina izaten da.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested