Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: pescados
  • Number of visits: 3531
  • Comments: 0

BAKAILAOA AJOARRIERO ERARA

BAKAILAOA AJOARRIERO ERARA

Osagaiak
-Tipula bat
-Piper berde bat
-5 ale baratxuri
-2 piper gorri lehor
-2 bakailao azala
-1kg bakailao
-2 patata
-200gr. tomate

Tresnak
-2 kazola
-Labana
-Egurrezko koilara

Nola egin
Lehenik, bakailaoa 24 orduz beratzen utzi ur hotzean (ura hiru aldiz aldatuko dugu). Piper lehorrak ere ur epelean jarriko ditugu zenbait orduz.
Jarrian, kazola batean patata zati txikiak frijitu. Ia frijituta daudenean, piper berdea bota eta geroxeago baratxuria ere bai. Behin ongi eginda, azalak bota eta pil-pilean egin. Ondoren, bakailaoa bota.
Bakailaoa egiten den bitartean, beste kazola batean tomate saltsa egingo dugu.
Horretarako tipula eta piper lehorra, ongi txikitu ondoren, sueztituko dugu eta tomatearekin nahasiko.
Amaitzeko, saltsa bakailaoari botako diogu eta zenbait minutuz nahasiko dugu.
On egin!!!!!!!!

Zu2arte aldizkarian argitaratutako errezeta, Denok sukaldari sailean (1. zkia-2009ko urtarrila)

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested