Docutec Card

Gentrifikazioaz

Europan Berlin da segur aski gentrifikazioa modurik gordinenean jasaten ari den hiria. Duela hamar- hamabost urte oso hiri merkea zen Berlin.

Kanpotarrek hiri erdiguneetako etxeak erosten dituzte eta bertako gazteek prezioen igoerari aurre egin ezinik, inguruetako auzoetara joan behar dute. Eta noski, gazte-jendea haserre dabil.

Hemen duzu Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko elkarrizketa-zati hau entzungai. Ondoren erantzun galdera hauei: 

Euskal Herriko zein hiriburuk du(te) gentrifikazteko arriskua? Zein dago dagoeneko erabat gentrifikatuta? 

Transcription:[+] Transcription:[-]

 Esataria 1. Ba Europan Berlin da segur aski azken urteotan gentrifikazioa deitu izan zaion prozesu hori modu ba gordinenean jasaten ari den hiria. Duela hamar, hamar, hamabost urte oso hiri merkea zen Berlin. Dagoeneko ez da hain merkea, ezta gutxiagorik ere, eta erdialdeko auzoetan bizi zen jendea mordoak hanka egin behar izan du kanpo aldeko auzoetara edo beste hiri merkeago batera. Eta beno, Berlinen ohikoa dira gentrifikazioaren aurkako manifestazioak. Badaude elkarteak ere bai. Baina nik uste dut fenomeno horri aurre egitea, ba beno, azaltzen ari dela ezinezkoa dela. Ze beno, nahiz eta elkarte eta manifestazioak eta guztiak egin, ez dago fenomeno hau geratzeko modurik. Eta gaur gauerako deitu dutena da oso protesta ba usain txarreko bat. Izan ere, beno, Kreuzberg eta Neuköll auzoen artean kanal bat dago, han dago zubi txiki bat, eta oso tipikoa da udaberrian eta udan bertan zubi txiki honetan eser(i)tzea eta garagardoak edatea. Eta, beno, auzo hori da, ba beno, azkeneko, ez dakit,  hamar-hamabost urteetan, ba beno, Berlinen modan dagoen, orain, auzoetako bat, eta bertan bizi da ba jende amerikar mordoa, ingelesak, italiarrak, euskal herritarrak eta ba bertako jende batek esaten du jende hori dela kanpotik etorritakoa ba alokairuen prezioak igotzen dituena.

Eta horregatik gaur gauean facebook-en elkartera, elkarteratze bat deitu dute zubi honetan pixa egiteko. Horrela ba teorian bihar auzoak garestitzen ari den jende honek guztiak, ba beno, eseri beharko luke , ba atzo gauean egindako pixa guzti horren gainean.

Esataria 2. Baina txiza egingo dute ez kanalera, uretara, baizik eta…

Esataria 1. Ez. Ez. Zubian bertan.

Esataria 3. Barrura.

Esataria 1. Zubian bertan. Ba bihar teorian auzoa garestitzen ari den jende guztia pixaren gainean eser dadin. Eta beno, ikusiko dugu gaur gauean nor azaltzen den pixa egitera, ze azkenean egunkari guztiek jaso dute deialdi hau eta ez dakit norbait ausartuko ote den ba beno, pitokeria erraldoi honetan parte hartzera. Zorionez eguraldia aurka izan du ekimenak. Ze gaur gauerako eta bihar goizalderako euria dago emanda. Eta beno, gentrifikazioaren aurka egitera pixontzi mordoa azaltzen bada ere, ba kostako zaie euria egiten badu, bere, bere, marka uzten.                   

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 21, 2017
Number: 6250421
Source:
Duration: 00:02:05
Number of visits: 8631