Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kerman erreta

Kermanek eta bere lagunek ezkontza daukate laster, eta ordurako kolore pixka bat hartu nahi dute.
Egiturak:
- Ez nahastu zeuden eta zeunden.
- Aurkitu aditzaren gehiegizko erabilera: *Mikel gaizki aurkitzen da / Milek gaizki dago.

Transcription:[+] Transcription:[-]
KIRMEN: Aupa Naiara. Zertan zabiltza?
KERMAN: Ez zara kafea hartzera etorri... Lankide guztiak kafe-makinan zeunden! Lanpetuta, ala?
NAIARA: Ez da hori... Solarium saioen prezioei begira ari nintzen. Begira, hilabete barru ezkontza daukat . Eta zuri-zuria nago!
KERMAN: Zuk ez duzu solariumaren beharrik, Naiara! Aurreko udan oso beltzaran zeuden! Berehalako batean belztuko zara zu!
NAIARA: Kerman, kontua da aurten ez daukadala eguzkia hartzeko tarterik!
KIRMEN: Egia! Egun osoa bulegoan ematen dugu. Horma artean! Lan eta lan...
KERMAN: Tira, Kirmen... Zuk hori esatea ere... Lan eta lan... Zure txostenei begira eta begira aritu naiz lehen... Eta joan den astean zeunden bezala aurkitu ditut. Bukatu gabe!
KIRMEN: Bueno, solariumei buruz ari ginen... Gainera guk Gontzal Mari eta Tatianaren ezkontza daukagu aurki...
KERMAN: Egia! Eta ez legoke gaizki guk ere kolore pixka bat hartzea... Aurreko ezkontzan gonbidatu guztiak beltzaran zeunden, gu izan ezik! Baina solariumek ez didate konfiantza handirik ematen egia esan.
NAIARA: Noski! Askoz hobea da benetako eguzkia hartzea...
KIRMEN: Gainera gaur eguraldi ederra egiten du! Zer iruditzen txandakatzen bagara eguzkia hartzeko?
KERMAN: Non? Hemen? Bulegoan?
NAIARA: Lan orduetan?
KIRMEN: Txandak egiten baditugu ez da inor konturatuko...
KERMAN ETA NAIARA: Ideia bikaina!!!!!

AZALPENA:
Ez nahastu «zeuden» eta «zeunden» aditz formak.«aurreko udan oso beltzaran zeunden zu» edota «iazko ezkontzan gonbidatuak beltzaran zeuden» esango dugu.«aurreko udan oso beltzaran zeuden zu» eta «iazko ezkontzan gonbidatuak beltzaran zeunden», aldiz, baztertu egingo ditugu.

KERMAN: Azenario krema ekarri dut. Izeba Karmenek egina da. Eguzkiak bete-betean ematen dizu honekin.  
KIRMEN: Amak beste ukendu bat eman dit. Nifea krema merkrominarekin!
KERMAN: Hori bai ona! Ekarri, ekarri.
NAIARA: Bukatu da nire hamar minutuko txanda. After-sun pixka bat eman eta hurrengoaren txanda. Zer? Zein da hurrengoa?
KIRMEN: Biok irten gaitezke. Nagusia ez da jabetuko.
KERMAN: Egia! Orain nagusia bilduta aurkitzen da! Aprobetxatu egingo dugu!
KIRMEN: Gainera zuzendariordea etxera joan da.
KERMAN: Egia, gaizki aurkitzen zen eta etxera joan da! Hau zortea!
NAIARA: Etxera? Aizue, ba ni ere zuekin igoko naiz e! Zuri-zuria nago oraindik!
KERMAN: Bai zera! Iaz zenuen kolorea hartzeko zorian aurkitzen zara eta!
NAIARA: Bai? Zuk uste? Hau ilusioa!
KIRMEN: Nahi al duzu krema pixka bat?
NAIARA: Merkromina duen krema!!!! Nifea al da?
KIRMEN: Jakina!!!
NAIARA: Hartuko dizut pixka bat...
KERMAN: Bota, bota, beldurrik gabe!

AZALPENA:
Kontuz ibili « aurkitu» aditzarekin, batzuetan gehiegitxo erabiltzen dugu eta. Hortaz, hobe da « nagusia bilduta dago» edota «kolorea hartzeko zorian zaude» formak erabiltzea. «nagusia bilduta aurkitzen da», «kolorea hartzeko zorian aurkitzen zara» eta tankerakoak, berriz, saihesten saiatuko gara.

KERMAN: Niri pareoarena gehiegitxo iruditzen zait... Azkenean, nagusiak harrapatu egingo gaitu...
KIRMEN ETA NAIARA: Bueno, bueno Kerman, mesedez...
KERMAN: Ez dakit nik ba... Lehen bilduta zegoen, baina honezkero bilera amaituko zen. Kontuz ibili beraz.
HIRURAK: Amaaaaaa!!!!
KERMAN: Baina, baina... Zer gertatu da? Nola liteke, Naiara! Orain dela bost minutu, normal-normal zeunden eta! Baita zu ere Kirmen!!! Ai ama!!!
NAIARA: Agian eguzki gehiegi hartu dugu!
KERMAN: Ba, ni ondo nago...Ez daukat azkurarik... Eta zuek, ondo zaudete?Erresuminik daukazue?  
KIRMEN: Ez ba... Gainera ez gara eguzkitan horrenbeste denbora egon...
KERMAN: Tira, Kirmen, azkenean lau ordu eman ditugu eguzkitan...
NAIARA: Nik uste zuen krema merke horiek dutela errua!!!
KERMAN: Aizu Naiara!!!
KIRMEN: Eta nola joango gara horrela bulegora?
KERMAN: Egia! Nik bilera daukat gainera!
KIRMEN: Badakit! Krema jarriko dizut eta esan erupzioa duzula esango duzu...
KERMAN: Ideia ona! Bota krema segituan!
NAIARA: Ni poliki ibiliko nintzateke zuen krema horiekin e!
KERMAN: Zaude isilik!
KIRMEN: Horrela, bai. Ondo horrela. Kerman, horrela ez zara Kerman, Kre-Man baizik... kar, kar...

AZALPENA
Azala belztu nahian ibili dira gaur Kerman eta bere lankideak. Lehen zatian, «zeuden» eta «zeunden» aditz formak bereizteko esan dizuegu. Hala, «duela bost minutu normal-normal zeunden zu» edota «gonbidatuak oso beltzaran zeuden» dira forma egokiak. «Duela bost minutu normal-normal zeuden zu», «gonbidatuak oso beltzaran zeunden» eta tankerakoak, aldiz, baztertu egingo ditugu.

Bestalde, «aurkitu» aditza batzuetan neurriz kanpo erabiltzen dugula ikusi dugu. Horrenbestez, «nagusia bilduta aurkitzen da orain», «Naiara ondo aurkitzen da» eta mota horretakoak saihesten saiatuko gara. Horien lekuan hobe da «nagusia bilduta dago orain» edota «Naiara ondo dago» esatea.

Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

 
 

Comments
Login for comment