Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kermanen fularra

Kermani modari buruzko inkesta bat egitera etorri zaizkio, eta bera oso harro dago bere janzkerarekin.
- Gogoratu: balio du, baina kostatzen da.
- Maiztasuna adierazteko ez erabili ari formarik: *egunero egiten ari naiz kirola / egunero egiten dut kirola.

Transcription:[+] Transcription:[-]
MARI SOL: Aupa! Barkatu...
KERMAN: Bai? Zer da?
MARI SOL: Inkesta bat egi n behar dut, herri aldizkarirako. Erantzungo diezu nire galderei? Modari buruzkoa da, e!
KERMAN: Bai, noski! Bota, bota galderak!
MARI SOL: Primeran! Grabagailua piztuko dut! Non erosten duzu arropa, denda txikietan ala kate handietan?
KERMAN: Niri denda txikietako arropa gehiago gustatzen zait. Bereziagoa izaten da eta. Baina askotan kate handietan erosten dut. Horietan gutxiago kostatzen du eta arropak.
MARI SOL: Eta, diru asko gastatzen duzu arropan?
KERMAN: Hala ematen du, ezta? Kar, kar... Kontua da merkealdian sekulako maukak topatzen ditudala nik!!! Kar, kar... Galtza hauek, esaterako... Zure ustez, zenbat kostatzen dute?
MARI SOL: Zer dakit nik...
KERMAN: Ondo da... Baina, zure ustez, zenbat balio dute?
MARI SOL: Ez dakit... Baina nik sei euro baino gehiago ez nuke ordainduko...
KERMAN: Sei euro????!!! Hamar eurotan erosi nituen, merkealdian!Eta sekulako zortea izan zen, berrogei euro kostatzen zuten eta!
MARI SOL: Galtza horiek? Berrogei euro? Mesedez!!!
KERMAN: Aizu! Aizu!

AZALPENA
Kontuz ibili «kostatu» eta « balio izan» aditzekin, erregimen ezberdina baitaukate. Hala, «galtza horiek berrogei euro kostatzen dira» edota « galtza horiek berrogei euro balio dute» esango dugu. «Galtza horiek berrogei euro kostatzen dute» eta tankerakoak baztertu egingo ditugu.

MARI SOL: Aizu, barkatu...
KERMAN: Zu berriro? Zer behar duzu orain?
MARI SOL: Argazki bat behar dut. Aldizkarian jartzeko.
KERMAN: Argazki bat? Uste nuen gaizki nengoela jantzita... Ba jakin dezazula, egunero joaten ari naiz horrela jantzita lanera! Eta bulegoko dotoreena naiz!
MARI SOL: Auskalo nola janzten diren beste lankideak...
KERMAN: Zer???
MARI SOL: ezer ez,  lasai! Aurpegia bakarrik ikusiko zaizu...
KERMAN: Ondo da... Atera argazkia.
MARI SOL: Fularra kendu, hori bai...
KERMAN: Fularra kendu!! Inola ere ez! Ni egunero eramaten ari naiz fularra!
MARI SOL: Bi segundo kentzeagatik ez zaizu ezer gertatuko...
KERMAN: Ezetz ba... Ni beti ibiltzen ari naiz fularrarekin!
MARI SOL: Hondartzara ere bai?
KERMAN: Bai, hondartzara ere fularrarekin! Fresko egiten du Euskal Herrian udan ere...
MARI SOL: Kentzeko ba!!!! Amaaaaaa!!!!
AZALPENA
Maiztasuna adierazteko, ezin da "ari naiz" formako aditzik erabili. Hortaz, «ni egunero joaten ari naiz horrela jantzita» edota «ni beti ibiltzen ari naiz fularrarekin» okerrak dira. Horien lekuan, «ni egunero joaten naiz horrela jantzita» eta «ni beti ibiltzen naiz fularrarekin» dira forma egokiak.

KERMAN: Ekarri argazki kamera hori!
MARI SOL: Ai!!! Puskatuko didazu eta!
KERMAN: Bost axola! Zenbat kostatzen da kamera hori? Hamar euro? Ziur euro-dendan erosi duzula!
MARI SOL: Zuk fularra ere bertan erosiko zenuen!
KERMAN: Aizu! Diru dezente balio du fular honek! Ni denda dotoreetara joaten naiz beti arropa erostera!
MARI SOL: Ba lehen ez duzu hori esan!
KERMAN: Nire hitzak aldatuko ditut orduan. Kalitateko arropa eramaten dut nik beti soinean.
MARI SOL: Nahi bai...
KERMAN: Eta lepoa ere ondo edukitzen dut normalean... Gaurkoa salbuespena da...
MARI SOL: Bai, bai... Sinesten dizut...
KERMAN: Tratamendua jarri dit medikuak... Krema bat... Diru pila kostatzen da baina mirariak egiten ditu... Askoz hobeto daukat lepoa...
MARI SOL: Nabaria da bai...
KERMAN: Baietz ba! Begira!
MARI SOL: Amaaaa!!!!  

AZALPENA:
Arroparik onena eramaten duela erakutsi nahian ibili zaigu gaur Kerman.

Lehen zatian, «kostatu» eta «balio izan» aditzen erregimena  ezberdina dela esan dizuegu. Hala, «praka hau berrogei euro kostatzen da» edota «fular honek diru dezente balio du» dira forma egokiak. Kontuz, beraz, «praka honek berrogei euro kostatzen du» eta tankerakoekin.

Bestalde, maiztasuna adierazteko, ezin da "ari naiz" formako aditzik erabili. Hortaz, «egunero joaten naiz horrela jantzita» edota «kalitateko arropa eramaten dut nik beti» esango dugu. «Egunero joaten ari naiz horrela jantzita» eta «kalitateko arropa eramaten ari naiz ni beti» txartzat emango ditugu.

Hauxe gaurko saioa lagunok, zuek badakizue ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment