Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kermanen tresnak

Kerman bere burua zaintzen hasi da, eta horretarako tresna elektronikoak erabiltzea erabaki du.
Egiturak:
- Nire burua.
- Aditz batzuek zertan eskatzen dute, eta ez zertara.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Aspaldi ez nintzen Oriora etortzen. Ondo ala dabiltza zure lagunak?
LAGUNA: Bai. Ederki. Mikelek lana topatu du, Miren ezkontzera doa eta Urtzik gida-baimena atera du.
KERMAN: Ez esan! Utzik gidatzera ikasi du? Pozten naiz, aspaldi zebilen kontu horrekin.
LAGUNA: Kerman, zer ari zara? ez al dakizu debekatuta dagoela tabernetan erretzea?
KERMAN: Lasai, ez naiz erretzera hasi, gizona! Ez da benetako zigarroa, elektronikoa da. Ikusi, e?
LAGUNA: Bai, ikusten dut
KERMAN: Nahi baduzu, erabiltzera irakatsiko dizut. Airea hemendik hartzen duzu, eta...
LAGUNA: Ez, ez, ez, eskerrik asko. Orduan zer, erretzeari utzi nahi diozu?
KERMAN: Utzi? Ez ba! Oraintxe hasi naiz eta erretzen, zigarro elektroniko honekin. Lehen ere esan dizut, mundiala da.
LAGUNA: Eta erretzen ez bazenuen, zertarako erosi duzu?
KERMAN: Eta zergatik ez? Ez dago debekatuta. Eta gainera ez dio osasunari kalte egiten.

Azalpena
:
Gogoan izan hasi, irakatsi eta tankera horretako aditzek ZERTAN? Galderari erantzuten diotela. Hortaz, "gidatzera ikasi du" eta "erabiltzera irakatsiko dizut" esaldiak ez dira zuzenak.
Horien lekuan, "gidatzeN ikasi du" eta "erabiltzeN irakatsiko dizut"  esango dugu.

KERMAN: Sekulako asmakizunak dira zigarro elektroniko hauek. Izan ere, erretzea oso gauza txarra da.
LAGUNA: Baina erretzen ez baduzu zer zentzu dauka
KERMAN: Nik erre? Nik ez dut neure buruaz beste egin nahi, gizona!
LAGUNA: Tira, edateko zerbait eskatuko dut. Zuk zer nahi duzu?
KERMAN: Nik patxaran bat eskatuko dut.
LAGUNA: Patxarana ordu hauetan?
KERMAN: Lasai, nirea elektronikoa da. Alkoholak izugarri gizentzen du. Aurrekoan ispiluan ikusi nintzen eta kilo batzuk hartu ditudala iruditzen zait.
LAGUNA: Tira, garagardo bat eskatuko dut
KERMAN: Garagardo bat? zu ere gehiago zaindu beharko zinateke
LAGUNA: Kerman, gozokiak jaten? Ez al zenuen argaldu behar?
KERMAN: Gozokiak? Zer gozoki? Honengatik diozu? Zertaz ari zinen galdetzen nintzen. Lasai, elektronikoa da. Honek ez du kalterik egiten.

Azalpena:
"Ispiluan ikusi nintzen" eta "gehiago zaindu beharko zinateke" formak okerrak dira. Gogoratu hainbat aditzekin izenordain bihurkariak erabiliko ditugula.
Horrenbestez, "ispiluan ikusi nuen neure burua" eta "gehiago zaindu beharko zenuke zeure burua" esango dugu.

KERMAN: Ba bai, aspaldi honetan nire irudia eta osasuna zaintzen hasi naiz
LAGUNA: Ez esan!
KERMAN: Eta alde ederra sumatu dut, ez pentsa! Ez dut neure burua Mister Euskadira aurkeztu nahi, baina
LAGUNA: Aurkeztu, aurkeztu!
KERMAN: Ez da hori, gizona. Baina ez dut ustekabea hartu nahi neure burua ispiluan ikusten dudanean. Eta mediku azterketa egiten didatenean. Zuk ere kontuz ibili beharko zenuke.
LAGUNA: Ez esan!
KERMAN: Ni lehen desastre hutsa nintzen, baina halako batean, zera galdetu nion neure buruari: "Kerman, behar bezala zaintzen dituzu zure gorputza eta osasuna?
LAGUNA: Zeinen galdera interesgarria!
KERMAN: Hala da, bai. Orain, ondo jaten ikasi dut. Ez dut erretzen, ez dut edaten, meditatzen irakatsi didate
LAGUNA: Ze gauza interesgarria!
KERMAN: Hala da, bai.
LAGUNA: Ba, kirol pixka bat ere egin beharko zenuke. Zergatik ez duzu kirol pasiboa egiteko gailu elektroniko horietako bat erosten?
KERMAN: Kirol pasiboa egiteko gailu elektronikoa nik? Ez da izango!

Azalpena:
Gailu elektronikoz josia topatu dugu gaur gure Kerman. Lehen zatian ikusi dugunez, zenbait aditzek ZERTAN? Galderari erantzuten diote. Beraz, "zaintzen hasi naiz" edota, "meditatzen irakatsi didate" esango dugu. "Zaintzera hasi naiz" eta, "meditatzera irakatsi didate", aldiz, saihestu egingo ditugu.

Bestalde, hainbat aditzekin izenordain bihurkariak erabiliko ditugu. Hala, "neure burua ikusi nuen ispiluan" edota, "zeure burua zaintzen hasi beharko zenuke" dira forma egokiak. "ispiluan ikusi nintzen edota zaindu beharko zinateke, ordea, baztertu egingo ditugu.

Hauxe gaurko saioa, lagunok. Zuek, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

 
 

Comments
Login for comment