Docutec Card

Gazteen euskara

Topiko zabaldua da gazteek euskaraz gaizki egiten dutelakoa. Hori horrela ote den jakiteko ikerketa egin du Orreaga Ibarra irakasleak eta ikerketa horretatik hainbat ondorio atera ditu. Irratsaio honetan zertzelada esanguratsuak ematen dizkigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]
KAZETARIA. Orreaga Ibarra, arratsalde on.

ELKARRIZKETATUA. Arratsalde on.

K. Zer moduz?

E. Ongi, ongi. Hemen gaude Iruñean.

K. Hemen gaude Iruñean, Aritz eta biok zaudete, ezta?

E. Bai.

K. Gozo-gozo gainera. Barkamena eskatu behar dizugu igual. Ez dakit, ze lehen lagun batek galde... zer daukazue saioan eta, "ba unibertsitateko irakasle bat, eta bat eta beste, eta gaurko gazteek euskaraz gaizki egiten dutela, eta horri buruz hizketan. Eta jakintzat eman dugu gaurko gazteek gaizki egiten dutela...

E. Bai...

K. Eta hori topiko bat da edo ez?

E. Bai. Nik uste hala dela. Eta nik uste...

K. Gaizki egiten dutela ala topikoa dela.

E. E, topikoa dela...

K. A!

E. Haiek ere oso sinetsia dute,

K. Ya.

E. Ahozkotasuna ari gara ikertzen, eta ahozkoa ez da idatzizkoa...

K. Bai, aja

E. Eta beste, bi mundu dira, eta modu batean mintzatzen dira eta beste modu batean idatzi,

K. Um, um! Zuk tesia egin duzu.

E. Ez. Ez da tesia, ikerketa-lan bat da...

K. Ikerketa-lan bat; Nafarroako Unibertsitate Publikoan zara irakasle,

E. Bai?

K. Eta ikerketa-lana egin duzu.

E. Um, Um!

K. E, Nafarroako euskaldun gazteen euskarazko diskurtsoaz...

E. Bai. Halaxe da, bai.

K. Ya! Eta...

E. E...

K. Ze konklusio, ze ondorio...

E. Beno, fenomeno...

K. Atera dituzu...

E. Fenomeno korapilatsua da. Alde batetik, adina, beste batetik ahozkotasuna, beste batetik gazteen integrazioa. Beno, gazteek e, gauza desberdinak bilatzen dituzte mintzatzerakoan... Ez. Ez da diskurtsoa, ez da komunikatzea , diskurtso osotu bat egitea, baizik batzuetan ba e, komunikazioa estutzea, kreatibitatea, e, dibertitzea, ongi pasatzea, eta baztuetan horregatik mintatzen dira mintzatzen diren bezala...

NESKA: Baina arazoa hizkuntza da edo diskurtsoa osatzea?

E. Arazoa, ez dakit arazoa den... Arazoa da, batzuetan guk uste dugu hondamendira goazela,

K. Um, Um!

E. Euskara eta erdara tartekatzen dituztela gehiegi, gisa honetako esapideak: "movida", "pasota" edo bai? Eta batzuetan, pixkat, horrek beldurra edo kezka sortzen du hiztunongan, euskaldunengan bereziki eta

K. Aja...

E. Ez dakit arazoa den...

K. Eta zuk nola ikusten duzu hau? Bai, hori galdetu nahi genizun, ea zuk kezkaz bizi duzun hau, kezka edade pittin bat daukagunon topikoa den. Eta esaten dute, tira ba, "gazte hauek ez dute diskurtsoa egiten". Tira, ba... "ez badute nahi ez dute nahi" Eta punto. Ez'

E. Nik uste...

K. Eurek komunikatu, komunikatu, elkar komunikatzen dute,

E. Bai. Hori da.  

K. Ulertu ere ulertzen dute, eta erreminta berriak erabiltzen dituzte gauzak esateko.

E. Horixe da. Alde batetik, horiek... euren helburua da kontaktua indartzea, ez?

K. Aja!

E. Eta batzuetan, ba hori, ba horretarako erabiltzen dituzte ba askotan, ba exagerazioak, "superguay", "dago superfashion" edo "como un tren" edo, edo "mega ez dakit zer",ez? Eta, beno, autokontrol gutxi, autozuzenketa zero, kreatibitatea anitz erabiltzen dute, esfortzurik gabe ikasten den hizkuntza da...Ez da, ez da denborarik pentsatzeko, jakina, zuzentzeko, ez dago gai finkorik, e, salto egiten dute batetik bestera, eta hori da ikertu nahi genuena, ez? Eta

K. Um, um! Eta nola egin duzu hori? Ikerketa?

E. Ba grabagailua emanez gazteei.

K. A, eurei emanda?

E. Horixe, ze helburua baldin bada ikertzea modu naturalean, gu baldin baginen, e, hori ez da gertatzen, berehala zuzenketak egiten dituzte, eta orduan... Kontua da ba lasai zeudenean, edo telefonoz mintzatzen, erosketetan, tabernan  eta... horrelaxe grabatzea, eta hori transkribatzea eta hori aztertzea... Eta hori, ba beno, ze, izan da, e, pixka bat aztertu duguna,

K. Ze gazterekin egin duzu hau? Ze, ze adin-tarterekin eta nongo gazteekin?

E. Ba Iruñerri ingurukoekin, ikasleak, institutuko eta ingeleseko ikasleekin, gehienak eta gero batzuk, e, Iruña, e Nafarroakoak, Baztangoak e, Sakanakoak, eta abar... Pixka bat

K. Um!

E. Kontrata... kontrastatzeko ere.

MUTILA: Eta alde handia dago hiriburukoa izan edo herrikoa izan hitz egiterako orduan?

E. Ez. Beno, adibidez, beno ingurukoek e ñabardura, euskalki-ñabardurak sartzen dituzte, bai? Jakina! Eta batzuetan horiek indartu ere, ez dakit, adibidez, Baztanen "beharra" "egin beharra dut", "joan beharra duzu", eta batzuetan hiper, hiper, um, ezaugarri horiek markatzea ere gogotzat, gustatu egiten zaie ez, baina gero egin behar dute ez dakit zer, eta "movida" bat izan nuen "de la ostri" eta horrelakoak berdintsu egiten dute, berdintsu...

K. Eta idatzian diskurtsoa, e, hobeto harilkatzen dute...?

E. Bai...

K. Ahozkoan baino? Hori da zure ondorioetako bat.

E. Bai. Idatzian gai dira azterketa edo eredu formalean erabat ongi aritzeko, hau da, EGAdunak dira, azterketa eta hitz teknikoa erabiltzen dute bete-betean, baina ahozkotasuna beste gauza bat da, helburua beste gauza da, eta hori da, familiartekotasuna, pribatutasuna eta hurbiltasuna helburua da, eta helburuak... komunikatiboa da, ezta? Ez da zuzentasuna,

K. Ya! Idatzia aipatu duzunean azterketak aipatu dituzu, baina adibidez, bidaltzen dituzten telefono-mezu horiek ulertuko dituen amaren semerik ez da, edo beraien kintakoa izan behar da behintzat, ez?

E. Bai. Hori beste urratsa da. Ez dut aztertu SMSen hizkuntza

K. A!

E. Baina jakin, adibidez, ikusi nuenean adibidez, Asko Maite Zaitut (AMZ) zein erraz bidaltzen duten edo zer-nolako exagerazioak, ba beno, hori ere...

K. AMZ , e?

E. Bai. E...Erdaraz, "te ca..."

K. Eta horrek esan nahi du "asko maite zaitut".

E. Bai. Baina gainera, ez hori erabiltzea, baizik nolanahi...

K. Tira, beti ikasten da zerbait.

E. Hau da, duela ordubete mintzatu dira, eta gero ba hori, SMS baten bidez bidaltzen dute, eta gero ez dakit gai diren hori elkarri aurpegira...

K. Esateko.

E. Esateko, bai.

K. Baina beno, AMZ bat bidaltzen diote... Ya!

N. Eta erregistroak bereizten dituzte? Segun eta norekin ari diren modu batera edo bestera egiteko gai dira?

E. Bai. Gai dira, bue... Pixka bat gazteek badute, pixka bat erregistro berberatsu... mundu guztiari aplikatzeko joera hori, pixka bat, zera, hori ere errotua dago, eta batzuetan jakin egin behar dute... Ba ez dakit, unibertsitatean bertan batzuetan ez dute desberdintzen, pss, errektoreari edo

K. Bai. Irakasle bat, edo ondoko, horrela...

E. Aizu, zu, "aiba, e, iepa! Ez dakit zer. Edo horrelako gauzak, eta batzuetan, beno, pixka bat hori, beren erregistroa mundu guztiari zabaltzea, pixka bat ezaugarri orokorra da, baina jakin, badakite.

M. Eta euskara eta gaztelania edo euskara eta erdara nahasteko joera hori, zuk aurrez aipatu duzuna, hori zer da, ezintasun bat euskaraz gauza batzuk adierazteko edo hizkera berri bat?

E. Beno, ezintasuna, hainbat ikertzailek diote code switch edo  kode-aldaketa hau egiteko hain zuzen ere egiten dutenek jakin behar dute oso ongi bi hizkuntzak, beharrezkoak ez diren puntuetan aldatzeko, ez? Gaitasuna erabatekoa behar da bi hizkuntzetan noiz bai, eta noizbait egiteko. Gazteen artean arautzat hartzen da, hau da, pues, ez dakit e " eta udalak egiten du lo que se le pasa". Eo, edo gisa horretakoak, ez? Batean hasi, bestean bukatu. Eta abar. Baina hori hizkuntza elebidun guztietan gertatzen den fenomenoa da, ez, eta euskaraz ere, eta euskaldun zaharrengan ere gertatu da, gehiago edo gutxiago, baina, orain aldaera markatu gabea bihurtu da, hiz, ba hizkuntza, ahozko komunikazioan eta beno, eta ez da hain izutzekoa, nik uste. Batzuetan mitoa da pentsatzea hizkuntza batean, hori, unitate diskretuak dira. Hori hizkuntza batean mintzatzen gara, gero bestean. Baina nik uste dut XVII.mendetik dagoela fenomeno hau hizkuntza elebidunetan.

K. Um, Um!

N. Eta ingelesaren presentzia?

E. Ba, bai. Oso...

K. Nabarmena?

E. Bai. Oso nabarmena, anglizismoak, e, ahozko hizkuntza ardura gabekoan oso nabarmena da, oso malgutasun handiko hizkera da, eta konbergentzia, aldaera anitzetako zera, um, ezaugarriak sartzen dira, bai? Gazteena, hizkera argotikoa, hitz itsusiak, ez dut esan behar, baina, zera, eta ingelesarena ere bai, eta ba, adibidez horiekin jolastea, ba, edredoning, edo, um, neologismo hitz berri pila sartzen dira...

K. Um, um!

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 12, 2011
Number: 500639
Source:
Duration: 00:08:45
Number of visits: 5137