Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kerman erreportari

Telebistakoak herrira etortzekoak dira erreportaje bat egitera.
Egiturak:
- *Erasotu dizut bezalakoak ez dira zuzenak. Horren partez eraso dizut erabili.
- *Borrokatu dut gaizki dago. Ondo daude, berriz, borrokatu naiz, borroka egin dut eta borrokan egin dut.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN:    Eta? Zer berri gehiago daukazue Oiartzunen, Edurne?
EDURNE:     Bueno, gauza handirik ez. Hemen badakizu ez da normalki ezer gertatze. Bueno, begira, berriak ditugu: bihar telebistakoak etorriko dira.  
KERMAN:    Telebistakoak! Hara!
EDURNE:     Bai. Euskadi Gaur-ekoak erreportaje bat egitera etorriko omen dira.  
KERMAN:    Eta, nolatan?
EDURNE:     Badakizu, hemen Oiartzunen auzo asko daude eta auzo-batzorde bat osatu dugu.
KERMAN:    Ez esan! Gaizkile talde batek erasotu dizue. Horregatik sortu duzue auzo-batzordea, zeuen familiak babesteko. Estatu Batuetako filmetan bezala
EDURNE:     Ez, Kerman, ez. Begira, hori auzo-lana bultzatzeko da, besterik ez. Eta orduan, bazkariak eta preparatzen ditugu
KERMAN:    Orduan poliziak eraso zizuen zarata gehiegi egiteagatik.
EDURNE:     Bai zera! Ez da inor kexatu, oraingoz behintzat.
KERMAN:    Orduan, zer arraio kontatuko duzue telebistakoak etortzen direnean, e? Zerbait asmatu behar dugu, Edurne. Lotsagarri geratuko zarete bestela.
EDURNE:     Kerman, mesedez...
KERMAN:    Badakit, badakit. Herri bazkaria egiten ari zinetela erle-talde handi batek erasotu zizuen
EDURNE:     Kerman, baina, a zer txorakeria bota duzun orain ere!
KERMAN:    Baina ez pentsa erle normalak zirenik! Tigre-erletan pentsatzen ari nintzen ni. Badakizu, lekuan lekuko espeziei erasotzen dien espezie transgeniko horietakoren bat

Azalpena:
Kontuz ibili "erasotu" formarekin ez baita egokia. Horren lekuen jatorragoa da "eraso" erabiltzea.
Horrenbestez, "eraso dizue" edota "eraso dizut" esango dugu. "erasotu dizue", "erasotu dizut" eta tankerakoak, ordea, baztertu egingo ditugu.

KERMAN:    Tira, Edurne, liskarren bat edo izango zenuten. Saia zaitez gogoratzen. Antolatu al duzue dantzaldiren bat?
EDURNE:     Dantzaldiren bat? bat baino gehiago!
KERMAN:    Ziur bizilagunen bat haserretu zitzaizuela zaratagatik edo.  
EDURNE:     Bai zera!
KERMAN:    Bizilagunekin borrokatu duzue?
EDURNE:     Ez, ez, ez. Ez da inor kexatu oraingoz. Alderantziz...
KERMAN:    Edonola ere, dantzaldi horiek kontrolik gabekoak izaten dira. Ziur batzuek gehiegi edan eta borrokatu zirela.
EDURNE:     Bai zera! Harren giro polita izan zen eta! Gainera ikusi egin behar ziren  haur guztiak nola ibili ziren  danzan!
KERMAN:    Tira, esan didazu merkatu txikiak ere antolatzen dituzuela.
EDURNE:     Bai. Hortxe, plazaren  erdi-erdian jartzen gara eta bakoitzak  etxean  sobran daukan  guztia ekarri eta trukatu egiten dugu eta hartara denok irabazten dugu.
KERMAN:    Ziur dendariak haserretu egin zaizkizuela! Borrokan egin duzue merkatariekin?
EDURNE:     Ez, ez,ez. Gu ez gara beraientzako konpetentzia, e! Eta gainera beraiek ere saldu dezakete nahi dutena.
KERMAN:    Ortu bat ere badaukazue eta jasotako barazkiak partekatzen dituzue
EDURNE:     Baina ortu ekologikoa da, e!
KERMAN:    Eta lursaila lortzeko, e? Baserritarren aurka borrokatu zarete?
EDURNE:     Zein, gu? baserritarren aurka egin? Ez. Lurra guk erosia da, e!
KERMAN:    Ene! Erreportaje honek ez du inongo mamirik izango. Ai!
EDURNE:    Kerman!

Azalpena:
Gogoratu euskaraz "borrokatu" aditzarekin hiru aldaera erabil ditzakegula. Hala, "borrokatu zara", "borrokatu egin duzu", "borrokan egin duzu" eta tankerakoak baliatuko ditugu.
"borrokatu duzu" motakoak, aldiz, baztertu egingo ditugu.

KERMAN:    Tira, Edurne, etxea garbituko zenuen behintzat?
EDURNE:     Nire etxea?, zertarako?
KERMAN:    Erreportariak zure etxera sartuko direlako, emakumea.
EDURNE:     Istorio honek ez dauka zerikusirik nire etxearekin
KERMAN:    Istorioa da garrantzia gutxien duena. Aitzakia hutsa da jendearen etxera sartzeko. Batez ere zuen kasuan, istorioak inolako mamirik ez du eta.  
EDURNE:     Aizu Kerman ez gara berriro hasiko, ez?
KERMAN:    Zer nahi duzu ba esatea? Ez zarete bizilagunekin borrokatu,
EDURNE:     Horixe bakarra genuen!
KERMAN:    Ez dizue gaizkile talde batek eraso
EDURNE:     Aizu, Oiartzunen arrunt ongi bizitzen da e!
KERMAN:    Etxean sartuko zaizkizu orduan.
EDURNE:     Bueno, sar daitezela eta toki pixka bat egingo diegu. Eta kito!
KERMAN:    Hara! Ba al duzu hezetasun arazorik? Agian tigre-onddo batek zure hormei eraso die
EDURNE:     Tigre-onddo?
KERMAN:    Zaude, zaude, zaude! Eraiki berria al da etxea? Ziur zirrikituz josita dagoela eta eraikuntza enpresarekin borrokatu zarela.
EDURNE:     Amonarena zen etxea
KERMAN:    Amonarena? Ederki! Familiaren aurka borrokan egin zenuen orduan herentzia zuk jasotzeko. Edurne!

Azalpena:
Istorio mamitsu baten atzetik ibili zaigu gaur Kerman. Lehen zatian gogorarazi dizuegu "eraso" forma dela egokiena. Hala, "eraso dizu" edota "eraso die" esango dugu. Kontuz, beraz, "erasotu dizu" edota "erasotu die" motakoekin, okerrak baitira.
Bestalde,  euskaraz, "borrokatu" aditzaren hiru aldaera erabil ditzakegula ikusi dugu: "borrokatu naiz", "borroka egin dut", "borrokan egin dut" eta tankerakoak, hain zuzen ere. "Borrokatu dut" erakoak, aldiz, abztertu egingo ditugu. Hauxe gaurko ikasgaia, lagunok. Zuek, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment