Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Opari susmagarria

Kermani opari bat egin diote, baina honek susmo txarra hartu dio eta ez zaio gustatu.
Egiturak:
- A itsatsia: *gauz / gauza.
- Bizidunen deklinabidea: *amatik / amarengandik.

Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN: Ba, hurrengo asteburuan afaria egingo dugu Bilbon...
LAIDA: Zerbait ospatzen duzue, ala?
KERMAN: Guk ez dugu aitzaki handirik behar afaria egiteko... Kar, kar... Baina, hala ere, honako honetan Tatiana eta nire anai Kirmenen urteak ospatzeko bilduko gara...
LAIDA: Kerman! Ahaztu baino lehen! Aurrekoan Nerearekin egon nintzen eta zuretzako opari bat eman zidan
KERMAN: Opari bat? Niretzat? Zer gauz arraroa!
LAIDA: Ez dakit, zure urteetan ematea ahaztuko zitzaion...
KERMAN: Tontoa, hildakoa, sasikoa eta ikusezina... Baina, baina... Zer da hau?????
LAIDA: Izenburua da, besterik ez! Aukera interesgarria da! Begira, Juan José Millasena!
KERMAN: Ba niri ez zait batere idei ona iruditzen! Hau da hau, izenburu ezatsegina...
LAIDA: Ezetz ba! Liburu umoretsua da! Ikusiko duzu irakurtzen duzunean!
KERMAN: Umorea! Umorea!  Txorakeri galanta iruditzen zait niri!
LAIDA: Protagonista oso ona da!
KERMAN: Auskalo zer pertsonai klase den hori... Laida, zerbaitengatik egiten dira opariak. Bestela, zergatik oparitu ote dit Nereak justu liburu hau?
LAIDA: Gustukoa duelako?
KERMAN: Ez, ez... Honek bestelako arrazoiren bat eduki behar du...
LAIDA: Kerman...

AZALPENA:
Gogoan izan hitz batzuek euskaraz «a» itsatsia dutela. Horrenbestez, «aitzakia», «anaia», «gauza», «ideia», « txorakeria» eta « pertsonaia» esango dugu. «aitzaki», «anai», «gauz», «idei», «txorakeri» eta « pertsonai», berriz, baztertu egingo ditugu.

LAIDA: Kerman, ez eman buelta gehiagorik. Izenburu bat da, besterik ez.
KERMAN: Horrelakoetan ez dago jakiterik... Liburua irakurri beharko dut. Hara! Ohartxo bat dago eta!!! Ikusten?
LAIDA: ohar normal bat da! Nik ere, ohartxoak idazten ditut liburuak oparitzen ditudanean.
KERMAN: Espero dut zure hurrengo urtebetetzea elkarrekin ospatzea... Benetan, ez nuen Nereatik halakorik espero!!!!
LAIDA: Baina, baina... Zer gertatzen zaizu? Ohar normal bat da!
KERMAN: Laida, nabari da ez duzula Nerea behar bezala ezagutzen! Bere hitzek beti dute ezkutuko esanahiren bat. Oso aldrebesa da. Amatik datorkio hori!
LAIDA: Ba nik ez diot inolako ezkutuko mezurik ikusten. Zure hurrengo urtebetetzea zurekin ospatu nahi du, besterik ez!
KERMAN: Laida, ez dakizu lerro artean irakurtzen... Nik bai, ordea.
Izeba Karmenetik ikasi dut hori!
LAIDA: a bai? eta zer irakurtzen duzu hor?
KERMAN: Nereak ez du esaten "zure urteak zurekin ospatu nahi ditut". Baizik eta: ESPERO DUT zure urteak zurekin ospatzea...
LAIDA: Eta?!!!!!!!!!!!!!!!!
KERMAN: Zergatik esaten du "espero dut"? Mehatxuka ari zait... me-ha-txu-ka...
LAIDA: Kerman!

AZALPENA:
Gogoan izan bizidunekin «norengandik» deklinabide kasua baliatuko dugula. Horrenbestez, «ez nuen nerearengandik halakorik espero» eta «amarengandik datorkio hori» esango dugu. «Ez nuen nereatik halakorik espero» eta «amatik datorkio hori»,  aldiz, baztertu egingo ditugu.

LAIDA: Kerman, benetan, hitzak baino ez dira...
KERMAN: Hitzak, askotan, labanak baino zorrotzagoak dira! Eta min handiagoa ematen dute. Izeba Karmenengandik ikasi dut nik hori...
LAIDA: Nahi duzun bezala, Kerman. Baina nik hor ez dut inolako mehatxurik ikusten.
KERMAN: Oso inozoa zarelako! Amarengandik datorkizu hori! Budu panpina bat oparituta ere, zuek ez zenukete inolako mehatxurik ikusiko!
LAIDA: Hara bestea! Orain niri eta nire amari irainka hasteko asmoa duzu, ala?
KERMAN: Inozoak zaretela esan dut! Besterik ez! Abantaila bat da hori! Ez da inolako iraina!
LAIDA: Ba zaindu zeure hitzak, mesedez!
KERMAN: Baina, baina... Nerea da hemen gaizki esaka hasi dena. Tontoa naizela, sasikoa naizela...
LAIDA: Ene... Kerman! Berriro hasi behar al zara? Izenburu bat dela, besterik ez!
KERMAN: Baina zergatik aukeratu justu izenburu hori duen liburua? E?
LAIDA: Akabo Kerman!! Ez bazaizu gustatzen, niretzako!
KERMAN: Baina noiz esan dut nik hori...
LAIDA: Ba, egun guztia daramazu  esaten  zu iraintzeko oparitu dizula eta!
KERMAN: Tira emakumea, literatur kritika txiki bat baino ez da izan... Nik izugarri gozatzen dut literaturarekin. Tontoa, sasikoa... Ai! Hori da hori izenburu sakona!!

AZALPENA:
Irainduta sentitu zaigu gaurko saioan gure lagun xelebrea. Lehen zatian, gogorarazi dizuegu hitz batzuek «A» itsatsia dutela. Hala, «aitzakia», «gauza», «panpina» edota «abantaila» erabiliko dugu. «Aitzaki», «gauz», «panpin» eta «abantail», berriz,  txartzat emango ditugu.

Bestalde, gogoan izan bizidunekin «norengandik» kasua erabiliko dugula. Horrenbestez, «izeba Karmenengandik ikasi dut» edota «amarengandik datorkizu» esango dugu. «Izeba Karmenetik ikasi dut» eta «amatik datorkizu», aldiz, baztertu egingo ditugu. Hauxe gaurko saioa lagunok, zuek badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

 
 

Comments
Login for comment