Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kermanen laburpenak

Kerman liburu bat irakurtzen ari da, eta laburpena egin nahi dio lagun bati.
Egiturak:
- Kontuz, oker zaude edo okertuata zaude bezalako egiturak erabiltzean. Biak daude ondo, baina esanahi ezberdina daukate.
- Ez nahastu konpletiboak eta erlatibozkoak: *badut lagun bat oso jatorra dela / badut lagun bat oso jatorra dena.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ALEX: Aupa Kerman!!!
KERMAN: Aupa Alex! Ez zaitut etortzen ikusi... Irakurtzen ari nintzen eta...
ALEX: Bai, bai... Ikusi zaitut... Guztiz kontzentratuta zeunden... Liburu interesgarria izango da, gero!
KERMAN: Ez, okertuta zaude! Tontakeria hutsa da... Denbora pasatzearren ari naiz irakurtzen, besterik gabe...
ALEX: Zeri buruz da, ba?
KERMAN: Emakume baten egutegia da. Gizarteak baztertu egin du. Ganbara txiki batean bizitzera behartuta dago. Oker-oker eginda ibiltzen da gaixoa! Hain da baxua sabaia! Eta, ia ez dauka jatekorik! Hori da hori, existentzia tristea!
ALEX: Hara! Anna Franken egutegia izango da! Ez zaizu gustatu, ala?
KERMAN: Ez, ez... Okertuta zaude! Ez da Anna Franken egutegia. 30 urte bete dituelako deprimituta dagoen emakume baten egutegia da!
ALEX: Baina zuk esan duzu gizarteak baztertu egin duela, eta zulo batean bizi dela...
KERMAN: Eta hala da! Bera baztertua sentitzen da. Neurri perfektuak ez dituelako. Eta bikoterik ez duelako.
ALEX: Hori ez da horren larria, gizona!
KERMAN: Oker zaude! Modaren tiraniaren menpe bizi da emakume asko! Begira emakume gaixo honi. Sekulako dieta jarri diote eta ezin du ia ezer jan! Gainera, lan kaskarra dauka eta ezin du etxebizitza duin bat ordaindu... Pisu ñimiño batean bizi da!

AZALPENA:
Kontuz ibili «oker zaude» eta «okertuta zaude» esapideekin,  ez baitute esanahi bera. Arrazoi eza adierazteko, «oker zaude» erabiliko dugu eta tente ez zaudela adierazteko, berriz, «okertuta zaude» edo «oker-oker eginda zaude» esango dugu.

ALEX: Mikel Pablo beti berandu... Jakin izan banu, liburu bat ekarriko nuen neuk ere... Zein aspertuta nagoen!
KERMAN: Irakurri nahi duzu? Badaukat beste liburu bat agian gustatuko zaizula...
ALEX: Zeri buruzkoa da?
KERMAN: Oso-oso ospetsua da. Protagonista tipo bat da, bere herrian ematen diren bidegabekeriak zuzentzen ibiltzen dela.
ALEX: Interesgarria dirudi... Orduan, gaizkileak harrapatzen ibiltzen da, ezta?
KERMAN: Hori da! Eta badu laguntzaile bat, berarekin gauza asko ikasten duela.
ALEX: Uste dut badakidala zein den. Ea asmatzen dudan! Tipoak, kapela berezia darama?
KERMAN: Bai! Kapela bat janzten du nahiko berezia dela! Bera ere nahiko berezia da!
Baina oso azkarra!
ALEX: Sherlock Holmes da, ezta?
KERMAN: Ez! Oker zaude! On Kixote da! Esan dizut ba, liburu hau oso ospetsua dela!

AZALPENA:
Gogoan izan perpaus erlatiboekin «-ena» atzizkia erabili behar dugula. Horrenbestez, «laguntzaile bat, gauza asko ikasten duena» esango dugu, eta ez «laguntzaile bat, gauza asko ikasten duela».

KERMAN: Nekatu naiz irakurtzeaz!
ALEX: Eta Mikel Pabloren arrastorik ez!
KERMAN: Oker zaude! Sms bat bidali du. Berandu helduko dela dio.
ALEX: Ederki gaude orduan!
KERMAN: Badaukat beste liburu bat best-sellerra dena... Laburpena egingo dizut!!!
ALEX: Ez, mila esker. Ez zaizkit zure liburuak gehiegi interesatzen, egia esan... Eta are gutxiago zure laburpenak!
KERMAN: Topatuko dugu, orduan, beste mintzagairen bat interesgarriagoa iruditzen zaizuna... Ikusi al duzu bart gauean Natura eta Gizarteko kapitulua telebistan?
ALEX: Ez, ez dut ikusi!
KERMAN: Laburpena egingo dizut orduan!
ALEX: Ez, ez... Lasai, Kerman.  Ziur ez zela ezer garrantzitsurik gertatu!
KERMAN: Oker zaude!!!! Gauza asko gertatu zen, pertsonaien nondik norakoak ulertzeko ezinbestekoak direnak!!! Laburpena egingo dizut!
ALEX: Lasai, lasai... etxean daukat kapitulu osoa grabatuta...
KERMAN: Grabatuta? Nik ere gauza asko daukat grabatuta, gero inoiz ikusten ez ditudanak. Laburpena egingo dizut! Bestela datorren astean ez duzu tutik ere ulertuko.
ALEX: Ezetz ba! Kerman: argi eta garbi esango dizut. Desastre hutsa zara laburpenak egiten! Kito!

AZALPENA:
Laburpenak egiten ez dela oso iaioa erakutsi digu gaur Kermanek. Lehendabiziko zatian, «oker egon» eta «okertuta egon» esapideen arteko ezberdintasuna ikusi dugu. Hala, norbaitek arrazoirik ez duenean «oker zaude» esango diogu, eta tente ez dabilenean, aldiz, «okertuta zaude».

Bestalde, perpaus erlatiboekin ere nahastu zaigu Kerman. Gogoan izan, erlatiboekin «-ena» atzizkia erabiliko dugula eta ez «-ela». Horrenbestez, «badut lagun bat oso jatorra dena» esango dugu. Hauxe izan dena lagunok, zuek betikoa: honekin edo harekin baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment