Docutec Card

Zure lo egiteko postura, zure nortasunaren erakusle

Gure lo egiteko jarrerak edo posturak gure nortasunarekin daukan loturaz jardun dute Euskadi Irratiko Faktoria saio honetan. Bertan, batetik, gai horren inguruan egin den inkesta baten berri eman dute, eta bestetik, Jabier Agirre medikuari bere iritzia eskatu diote gai horren inguruan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Askotan entzun dugu lo ondo egiteak garrantzi handia duela. Baina lo egiteko hartzen dugun posturak garrantzia ote du? Zein ote da posturarik egokiena lo egiteko? Eta lo egiteko erak lotura al dauka norberaren izaerarekin? Loaldian hartzen dugun posturaren inguruko ikerketa bat egin berri dute eta Maria Agirrek bildu ditu datuak.

Kyriad hotelen kateak eta Joseph Messinger psikoterapeuta eta loaren inguruan aditu denak egin dute ikerketa. Emaitzen arabera, nerabezaroan daudenak ahozpez lo egitea ohikoa izaten da; emozionalki aldakorrak izan ohi dira nerabeak eta horregatik hartzen dute postura hori. Baina adinez zaharragoak direnek ere hartzen dute postura ahozpez lo egitearena. Bada, horien inguruan esaten da afektibitate-falta dutela.

Beste postura bat: eskuak buru gainean dituztela lo egiten dutenak. Horrela lo egiten dutenek askatasunerako grina izaten omen dute. Eskuak sabel gainean jarrita lo egiten dutenen inguruan, berriz, ikerketak dio hausnarketa une batean daudela.

Eta, bukatzeko, jakin dezagun ikerketak zer dioen albo batera eta eskua masail azpian jarrita lo egiten dutenen inguruan. Ba, masail azpiko eskua ezkerrekoa bada, pertsona horrek laztanen beharra du, eta masail azpiko eskua eskubikoa bada, lo dagoen pertsona hori oso ausarta da.

Telefonoz bestalde Jabier Agirre medikua dugu.

Eta lo egiteko posturarik onena zein da?

Albo baten gainean etzanda, bai, jarrera fetala esaten zaiona.

Jarrera fetala, ezta?

Bai.

Horrek pixka bat errepresentatzen du haurra amaren sabelean dagoen momentu hori?

Bai, bueno, amaren sabelean horrela dago umea leku handirik ere ez daukalako bestela, e, etzazula uste... Baliteke postura ergonomikoa izatea baina baita ere da postura bat lekuak uzten diona. Ez dauka umeak hanka luzatzen-eta ibiltzeko aukera handirik, ez dauka, amaren sabelean. Baina, bai, hori da postura pixka bat babesteagatik eta, Axunek esaten zuen bezala, bizkarrezurra ondoen, plano berdinean gelditzen delako eta ondoen hortxe gelditzen delako, postura horretan, bai. Badauzka bere kontrako gauzatxo batzuk baina, ikerketa guztiek diotenez, hori da jendeak... konsziente edo inkonszienteki, jendeak, ehuneko erdiak ia, %42k (nik daukadan estatistika), postura hori hartzen du, berez, lo egiteko.

Beraz, egokiena, postura fetala. Zeintzuk dira posturarik okerrenak?

Ba, okerrenak, beste gauza batzuren artean... posturak asko egon daitezke, baina oinarrian hiru dira: albo baten gainean etzanda, hor egon zen garai batean diskusioa ezker aldera edo eskuin aldera, bihotza hartuko ote zuen... eta gaur egun, ez da bereizketarik egiten, hori jada pixka bat norberaren, ez dakit, ohiturak-edo izango dira; edo ohearen zein aldetan lo egiten duzun, etabar, baina beti albo baten gainean etzanda.

Beraz, berdin da ezkerrera edo eskubira.

Bai, hori berdin da, ez dut uste... Oso estatistika finak beharko lukete izan horien artean bereizketak egiteko, e? Eta gero daude beste bi: ahoz gora edo ahoz behera. Ahoz gora postura ona da baina zurrunga edo eztarrian-eta beste problema batzuk dauzkatenak, zurrunga egiteko aukera gehiago daukate. Posturaz, ia lautik batek nonbait horrela (nik ere, horrela lo egiten dut) egiten dugu, edo egiten dute, %25ek. Beraz, ez da bestea bezain usua edo arrunta, eta daukan problema hori da. Bularreko haurretan ez da gomendatzen bat-bateko heriotzaren arriskua hor dagoelako. Eta hori da zoritxar bat... zoritxarrez, ez dakigu zergatik gertatzen den, baina horrela gertatzen da. Eta gero, pertsona helduagoetan, zurrungaren kontua dago: eztarria asko erlaxatzen da inolako trabarik ez daukalako, eta orduan hor bestelako faktore anatomiko batzuk ere tartean hartuta -sudurreko begetazioak handitzen diren eta abar- hor zurrunga egiteko arriskua dago. Hori da daukan arrisku bakarra. Eta gero, hirugarren postura orohar da ahozpez edo ahoz behera lo egitea. Horrek daukan arriskua da konturatzen garela ez dugula ondo arnasa hartzen eta, orduan, nahiz eta ahoz behera jarri, lepoa bihurritu edo okertu egin behar da albo batera arnasa hartzeko, zeren, bestela, maindireekin edo burkoarekin ito egingo ginateke. Eta, batetik, jende gutxiagok erabiltzen du. Berez, ohiturak aparte utzita, %20k edo esaten dute, ez dago hainbeste diferentziarik ahoz gora eta ahoz beherakoen artean, baina %20, eta gero, arriskua bai, hori txarra da, lepoa okertu eta abar.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 16, 2011
Number: 497140
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:05:02
Number of visits: 9665