Docutec Card

Atxagak irabazi du Espainiako Letren Sari Nazionala

Makina bat lan idatzi ditu Bernardo Atxagak: batzuk fikziozkoak eta beste batzuk ez-fikziozkoak. Lan horien guztien osotasuna aitortu diote, sari hori emanda.

Lehen ere irabazita dago Atxaga antzeko sari bat, 1989an Espainiako Narratiba Saria irabazi baitzuen Obabakoak nobelarekin. Duela gutxi argitaratu du bere azken nobela izango omen dena: Etxeak eta hilobiak.

Nahi izatera, entzun Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Zorion-mezuak jaso eta jaso dabil gaur eguerditik Bernardo Atxaga. Berak ere gaur goizean jakin du albistea.
BERNARDO ATXAGA IDAZLEA. Hamaikak aldera deitu didate eta. Lanean ari nintzen, itzulpena zuzentzen, eta seinale ontzat hartu dut deia, ez?
ESATARIA. “Etxeak eta hilobiak” bere azken nobelaren gaztelerazko itzulpenean ari da Atxaga
egunotan, eta saria, hain zuzen, bai euskara eta bai gaztelera modernizatu eta nazioartean proiektatzeagatik eman diote.
BERNARDO ATXAGA IDAZLEA. Ni izan naiz ba idazle arraro bat: bi hizkuntzatan jarduten duen idazlea. Oso arraroa da, oso jende gutxi dago munduan idazle dena modu horretan.
ESATARIA. Modu horretan ia berrogeita hamar urtez, denetik idatzi du Bernardo Atxagak: eleberriak, poesia, ipuinak, saiakera…
Beste sari askoren artean (19)89an Espainiako Narratiba Saria eraman zuen “Obabakoak” nobelarekin, 26 hizkuntzatara itzulita dagoen obra, eta duela hilabete eskas “Etxeak eta hilobiak” aurkeztu zuenean iragarri zuen, seguruenik, bere azken nobela izango dela hau.
BERNARDO ATXAGA IDAZLEA. Nobela bat idaztea etxe bat egitea da. Baina, benetan, e? Dira urteak eta urteak eta urteak. Eta gainera, planorik gabe.
ESATARIA. Ez dio horregatik idazteari utziko. Orain urteetan hartutako oharrekin errealitateak ematen dizkion ideiekin egingo du lan.
BERNARDO ATXAGA IDAZLEA. Gauza horiek, errealitatearen izpi horiek… jaso.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 12, 2019
Number: 49632722
Duration: 00:01:29
Number of visits: 513