Docutec Card

Emakumezkoen futbola bidea egiten

Zale asko dituen kirola da futbola. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategorien artean, ordea, bada desberdintasunik.

Ane Etxezarreta Realeko jokalariarekin hitz egin dugu futbolaz, Realeko emakumeen ibilbideaz, eta baita etorkizunari eskatzen dionaz ere.

                                            Azaleko argazkia: Reala

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Maiatzaren 11n Erreginaren Kopa irabazi zenuten. Zer izan zen hori zuretzat?
Sentsazio bat, kristoren euforia sorrarazten dizuna. Osea, es que, ezin da azaldu, oso-oso politte (polita). Gainera, momentu horretan, irabazten duzunean, akordatzen zara pasa duzun (dituzun) momentu txar eta on guztitaz (guztiez), zeinekin ibili zaren, zeinekin partekatu dituzun taldeko momentu guzti horiek (horiek guztiak), osea, momentu txiki batean ailegatzen zaizkizu horrelako pentsamendu guztiak eta oso polita.
2. Afizioaren berotasuna, omenaldiak, komunikabideetan oihartzun handiagoa…  Eta orain, zer?
Nik esango nuke, egia da, osea, ezin da esan maiatzaren 11ko komunikabide berdinak dauzkagula, eman ziguten oihartzuna berdina dela, hori ezin da esan. Egia da gu kontziente ginela momentu hartan edukiko genuela asko, baina gero jada pixka bat ahaztu egiten da eta hori da gure errealitatea: pixka bat bigarren plano batean gelditzen garela, baina egia da lehen baino oihartzun pixka bat gehiago daukagula, baina ez maiatzean eduki genuena bezala. Baina bai egia dela bai zaletuen aldetik, jende gehiago animatzen dela gu(ri) ikustera, jende gehiagok laguntzen digula, eta komunikabide aldetik pixka bat gehiago bai notatzen (nabaritzen) dugula. Espero igual momentuan, maiatzean espero zena baina gutxixeago… Baina gu errealistak ginen beti, hori egia da, ez pentsa guk horrela (besoa goruntz) pentsatzen genuenik, guk badakigu zer bizi izan dugun eta zer ahal dugun bizi, momentuz.
3. Zein dira zuen taldeak hemendik aurrera dituen ametsak?
Ba ilusio handiarekin ari gara… Bueno, denboraldi honi begira, ilusio handia daukagu. Azkenean, oso talde polita egin dugu, egia da 19 bakarrik garela, 19-20 hortxe gabiltza, eta lesioak ondo portatzen baldin badira, oso denboraldi ilusionantea (itxaropentsua) eduki leikeu (dezakegu), oso talde politte (polita) eta helburuak azkenean betikoak: aurreko urtekoa hobetzea, eta Kopa, Kopakoa hobetzea ezin da, berdindu egin beharko litzateke, eta ligan, ahalik eta, aurreko urtean baino gorago gelditzea. Hori izango da gure ametsa, dudarik gabe.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 7, 2019
Number: 49494633
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:03
Number of visits: 232