Docutec Card

Garai bateko argazkiak eta irribarrea

Gaur egun oso ohituta gaude argazkietan jendea irribarrez ikusten. Baina argazki zahar gehienetan pertsonak oso serio agertzen dira. Zergatik?

Jasone Osoro idazleak zenbait erantzun eta datu interesgarri eman ditu Ahoz Aho saioko bideo honetan. XX. mendean argazki bat ateratzea prozesu motela eta nekagarria izaten zen gehienetan, eta ez zegoen ondo ikusia argazkiko pertsona irribarrez agertzea. Denborarekin irribarreari bestelako balioak eman dizkiogu, eta gaur egun arrakastarekin eta zoriontasunarekin lotzen dugu.

Bideo osoa hemen duzu entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JASONE OSORO.- Gaur nahiko nuke pixka bat irribarrearen inguruan berba egitea. Denok egiten dugu irribarre. Jaio aurretik, ja badaukagu gugan dago, gure geneetan daukagu irribarre egiteko ezaugarri hori, negar egiteko bezala. Eta noiz egiten dugu normalean irribarre? Ondo sentitzen garenean ezta?
Garai batean, joaten bagara pixka bat oso atzera eta argazki-kamerak sortu zirenean eta nolakoak ziren argazkiak edo jendea nola agertzen zen argazki horietan. Ze orain oso ohituta gaude  ikusten jendea irribarrez.  Baina, argazki zahar gehienetan pertsonak oso serio agertzen dira, oso serio edo gutxienez serio. Eta irribarrez oso gutxi. Zergatik? Beno, badaude arrazoi batzuk horretarako. Arrazoi teknikoa: argazki-kamera sortu zenean hemeretzigarren mendean ez zen gaur egun bezala, gaur egun argazki bat ateratzea da munduko gauzarik errezena da: klak edozein telefonorekin, hartzen dugu eta…
Garai hartan, sortu zenean kristoren “parafernalia” zen: enkuadrea…
ILAZKI.- Osatu behar zen, ezta?
JASONE.- Bai, baina teknikoki ere, argiak, enkuadrea… hainbat gauza egoki lortu arte.
ILAZKI.- Ez zen berehalako…
JASONE.- Hori da. Ez zen berehalako ekintza bat.
ILAZKI.- Ez zen  berehala, bai.
JASONE.- Orduan zuk imajinatu 10 minutu irauten duen ekintza bat, zu irribarre batekin. Ostras, nekagarria gutxienez, ezta? Kuadroekin lotuta ere. Klaro, garai batean ez zen gaur egun bezala. Orduan, zuk nahi baldin bazenuen eduki zure irudi bat gerora mantenduko zena. Zure oinordekoak jakiteko nolakoa zen Ilazki Serrano. Orduan batez ere dirua zeukatenek erretratuak oleoz egiten zituzten ezta? Orduan hura egiteko ere ? denbora asko behar zen. Horregatik erretratuetan ere jendea agertzen zen oso serio. Denbora kontua da, bat da teknikoa, beste bat da, zuk esan duzuna.
Beno, hori baino lehen aipatuko dut morala, arrazoi morala. Eta arrazoi morala zen: Garai batean irribarrea eta barrea lotzen zuten haurrekin, emagalduekin eta pailaso edo bufoiekin. Orduan jende serioak eta nobleak eta bai ala bai agertu beharra zeukan erretratuetan eta batez ere pentsatzen 200 urte barru ere beraien irudia oraindik mantenduko zela, ba pertsona benetan inportantea eta serioak izango balira bezala.
Eta hirugarren arrazoi bat zuk esan duzuna da: garai hartan ez zegoen orain bezala, ez zegoen dentistarik…
ILAZKI.- Higienerik.
JASONE.- Ez zegoen higienerik. Eta gainera, beraientzat ahoa zabaltze hutsa zen gaixotasun eta infekzioak kutsatzeko iturri. Honekin lotuta badago…
ILAZKI.- Egia da, e!
JASONE.- Hala da, bai, bai. Eta honekin lotuta badago ekarri dudan beste irudi bat, beste argazki bat, 1876 urtekoa, eta bertan, autoerretratu bat da, eta agertzen da emakume bat bere alabarekin irribarrez, hor daukagun hori, igual ez da oso ondo, beno fijatzen baldin bagara badago irribarrez, baina gainera ikusten zaizkio hortz txuri-txuriak. Eta garai hartan hau zen… Beno, nola irribarrez, nola hortzak erakusten eta gainera txuri horiek ezta?
1904ko beste argazki batek ere zeresana eman zuen. Kasu honetan, hau, hemen irribarrez dago mutil hau. Egilea argazkilaria izateaz gain antropologoa ere bazen eta berak gauza berri bat, ekarpen bat egin zuen. Berak ordura arte argazkietan jendeak posatzen zuen helburu batekin eta helburua zen etorkizunera begira beraiek nolakoak ziren jakinaraztea, bai? Argazkilari honek nahi zuena zen islatzea jendea nola bizi zen. Orduan ez zien eskatzen posatzeko baizik eta berak, beraiek benetan nola sentitzen ziren, halaxe agertzeko.
ILAZKI.- Zer argazki ederra hau, ez?
JASONE.- Eta orduan hau sentitzen zen pozik, eta bera irribarrez agertzen da, bai? Orduan badago halako aldaketa bat: posatzetik pentsatzen “beno etorkizun batean nire irudia hau izango da”. Hemen jada ez,  hau da pixka bat…
ILAZKI.- Momentua…
JASONE.- Momentua. Hori da. Noiz hasten da gaur egun guretzat hain ohikoa den hori, hau da, posatu irribarrez. Beste gauza askotan bezala Holliwood izan zen pixka bat hor XX. mendean hori markatzen hasi zena. Eta hor ikusten ditugu aktoreak, izar handi horiek irribarrez. Orduan jendea hasi zen lotzen irribarrea arrakastarekin, zoriontasunarekin, edertasunarekin. Eta hori oraindik ere mantentzen da.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 5, 2019
Number: 49425940
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 04:01
Number of visits: 410