Docutec Card

Kerman mintzalagun bila: Bulegoko kutuna

Gogoan izan partitiboarekin aditza singularrean ipiniko dugula: Ez daukat kanbiorik. Bestalde, adberbio bezala erabiltzen diren izenondoei ez diegu mugatzailerik ipiniko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 KERMAN: Nik zuloak egingo ditut eta zuk bildu ondo orri horiek…

NAHIARA: Kaixo! Kafetxo bat ekarri dizut!
KERMAN: Mila esker! Gero ordainduko dizut! Orain ez dauzkat kanbiorik...
NAHIARA: Barkatu, baina kafea Kirmenentzat da.
KIRMEN: Mila esker!!!
KERMAN: Tira... Nolanahi ere... Hobe horrela... Izan ere... Ez dauzkat kafea hartzeko gogorik...
KIRMEN: Oso goxoa dago! Gero emango dizut dirua!
NAHIARA: Lasai. Ez daukazu dirurik eman beharrik. Nire kontu!
KERMAN: Kontuz ibili kafe horiekin. Azkenean paperak zikindu egingo dituzue. Eta nik ez dut arazorik nahi.
NAHIARA: Bueno, bueno, banoa...
KIRMEN: Nahiara! Gero, lanetik irtendakoan, neuk gonbidatuko dut, ados?
NAHIARA: Benga. Egina! Gero arte.
KERMAN: Nola? Geratuta zaudete? Nor? Nik ez daukat ezeren berririk...
KIRMEN: Saileko guztiak geratu gara, ez dizute ezer esan?
KERMAN: Kirmen, nora zoaz? Ez dugu bukatu! Jarraitu lanean!
KIRMEN: Lanean? Kafea eskuan dudala? Ez, ez, ez... Agian paperak zikindu egingo ditut eta...
KERMAN: Kirmen!

AZALPENAK
«Ez dauzkat kanbiorik» eta «ez ditut arazorik nahi» esaldiak okerrak dira. Gogoan izan partitiboarekin aditza singularrean ipiniko dugula. «Ez daukat kanbiorik» eta «ez dut arazorik nahi».

KIRMEN: Kerman, mesedez, utzi niri!!! Beti hatzaparrak sartu behar!
KERMAN: Nola utziko dizut, ba, zuri egiten? Papera okerra jarri duzu eta!
KIRMEN: Uzteko niri!
KERMAN: Kirmen, arina ibili behar dugu! Nagusia zain daukagu! Ea ekarri!
JOSUNE: Aupa, Kirmen!!! Zure bila nenbilen! Marketin sailekoek mus txapelketa antolatu dute ostiralean. Jokatuko dugu elkarrekin?
KIRMEN: Ostiralean? Lastima, geratuta nago...
KERMAN: Lasai Josune, ni ostiralean librea egongo naiz!!!! Neronek jokatuko dut zurekin! Jokalari bikaina naiz! Erraza irabaziko dugu txapelketa!!!
JOSUNE: Tira, Kerman... Agian zuk Mirarirekin joka dezakezu...
KIRMEN: Josune, ondo pentsatu dut eta moldatuko naiz ostiralerako. Elkarrekin jokatuko dugu!
JOSUNE: Mila esker, Kirmen! Benetan. Kerman! Kontuz ibili, gizona! Paper guztiak oker jarri dituzu!
KERMAN: Ez da posible, ez da posible! Kirmen! Labur esango dizut, e! Kokoteraino nago! Bulegora bekadun etorri zarenetik ez zait ezer zuzen ateratzen!!! Lankide guztiek bizkarra eman didate!
KIRMEN: Eta? Nire errua ote da zu baino jatorragoa izatea, ala?
KERMAN: Kirmen!!!!

AZALPENAK
«Papera okerra jarri duzu» eta «arina ibili behar dugu» esaldiak ez dira zuzenak. Adberbio bezala erabiltzen diren izenondoei ez diegu mugatzailerik ipiniko. Hala, «papera oker jarri duzu» eta «arin ibili behar dugu» esango dugu.

KERMAN: Hau hamaiketako tristea! Kafe hutsa!
KIRMEN: Eskerrak esan didazun! Amak galletak jarri dizkit, kafearekin jateko!!
KERMAN: Nola? Niri ez dit galletarik eman!
KIRMEN: Kerman, galleta soil batzuk baino ez dira eta... Nik kruasan bat hartuko nuke gustura orain...
NAHIARA: Kruasan bat nahi? Tori, Kirmen!!!!
KIRMEN: Eskerrik asko, Nahiara!!!
KERMAN: Nahiara... Baduzu beste kruasanik niretzat?
NAHIARA: Azkena zen!!!
KERMAN: Berdin dio... izan ere, nik ez dut gozorik jaten... Horregatik nago nagoen moduan...
NAHIARA: Kirmen ere ederki dago, gozoak jan arren!
KIRMEN: Ai, nolakoa zaren Nahiara!
KERMAN: Kirmen, argi eta garbi esango dizut! Ez zara zintzo jokatzen ari!
KIRMEN: Ni? Jator askoa naiz! Lankideak oso pozik daude nirekin!
KERMAN: Bai... Besteak erraz engainatuko zenituen... Baina nik ondotxo ezagutzen zaitut... Ekarri gaileta horiek! Erdiak nireak dira eta!
JOSUNE: Ez da posible, Kerman. Anaia txikiari gailetak lapurtzen? Hori da hori elkorra izatea...

AZALPENAK
Gaur ere mokoka ikusi ditugu bi anaiak. Lehenik eta behin partitiboa erabiltzean aditza singularrean ipiniko dugula gogorarazi dizuegu. Hala, «nik ez dut gailetarik jaten» esango dugu, eta ez «nik ez ditut gailetarik jaten». Bestalde, adberbio bezala erabiltzen ditugun izenondoek mugatzailerik ez dutela hartzen ikusi dugu. Esate baterako, «Erraz irabaziko dugu txapelketa» esango dugu, eta ez «Erraza irabaziko dugu». Horixe gaur ikusitakoa, lagunok. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment