Docutec Card

Adimen handiko haurrak

Adimen handia duten haurrak lehenago ezagutzeko asmoz, ikerketa bat burutzen ari dira Zamudion. Helburua da adimen handia eta geneen arteko erlazioa aurkitzea. Irratsaioan zehar adimenari buruzko azalpenak eta ikerketaren xehetasunak ematen dituzte.



Hiztegi lagungarria


Adimen. Ulertzeko ahalmena. Adibidez: Adimen handiko haurrek ez dituzte anaia-arreba guztiak adimen handiko.

Auskalo. Batek daki. Zerbait jakitea oso zaila dela adierazteko hitza. Adibidez: Badakite eguzkia hilko dela, baina auskalo noiz.

Oinarri. Funtsa, sostengua. Adibidez: Baieztapen horrek ez du oinarri zientifikorik.

Garatu. Gaitasun edo jardunbide bat hazi, edo hazi arazi. Adibidez: Eskuin besoa apurtzean, ezkerrarekin idazteko gaitasuna garatu zuen.

Hein batean. Neurri batean. Adibidez: Hein batean errepideagatik izan duzu istripua, baina erru nagusia zeurea da.

Ideia hori buruan. Ideia hori gogoan. Adibidez: Arerioa betiko isildu nahi zuten, eta ideia hori buruan, azpikeriatan hasi ziren bere aurka.

Alderatu. Konparatu. Adibidez: Pozik ote nengoen galdetu zidan, eta erantzun nion: "norekin alderatuta?"

Aldaketa. Alda(tu) + keta. Aldatzeko ekintza, eta horren ondorioa. Adibidez: Betiko zakurra lepoko berriarekin: beraz, aldaketa gutxi izan da.

Ikerketa. Iker(tu) + keta. Ikerkuntza.  Adibidez: Zertarako egin horrenbeste ikerketa gero ez bada ezer patentatzen?

Gaitasun. Gai + -tasun. Trebetasuna. Adibidez: Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketak larunbatean dira. 

Behin-behineko. Aurkakoa, behin betiko. Adibidez: Oposaketaren behin-behineko emaitzak abenduan argitaratuko dira.




 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 9, 2011
Number: 493838
Source:
Duration: 00:07:00
Number of visits: 7525