Docutec Card

John Bercow, nahas-mahasean ordena jartzen

Erresuma Batuan agur esateko unea heldu zaio Brexitaren nahas-mahasean izar bihurtu den politikariari.

John Bercow komunen ganberako presidenteak, hamarkada oso bat karguan eman ondoren, agur esango dio parlamentuari. Familiarekin egoteko hartu du erabakia, eta astelehenean aukeratuko dute bere ordezkoa. 

 
Transcription:[+] Transcription:[-]

Mikel Rotaetxe esataria.- Duela 10 urte, 4 hilabete eta 8 egun hunkituta jaso zuen Parlamentuko aginte-makila John Bercowek. 46 urte, errefuxiatu errumaniarren biloba eta militante kontserbadorea nerabezarotik. 

 
Lehen egunetik, helburua, 300 urteko erakundeari herdoila kentzea, garden eta arin arituz, eta benetako kontra-botere bilakatuz. Guztia, XVIII. mendekoak dirudien erretorika erabiliz.
 
“Robertson jauna, laaasai gizona. Kaiolara itzuli bhear duen lehoia zara”. 
 
“Gehegi berotzen den norbanakoa zara. Mila aldiz idatzi behar duzu: ongi portatuko naiz”. Baina mundu mailan ezagun bada, hitz honi esker da: Order!
 
Brexitaren kaosean ordena jartzen lanak izan ditu Bercowek. Gobernuaren tentaldi autoritarioen aurrean, tinko defendatu du parlamentuaren independentzia. Eta alderdikide duen Boris Johnsonekin etsaitzeraino. 
 
“Parlamentua biziraupen-reality bat balitz”, esan berri du Johnsonek, “kontsolamendu bakarra Bercow kanguro baten barrabilak jaten ikustea litzateke”. Mahaiburuaren erantzuna: “ez nituzke jango, ziur pozoinduta daudela”. Familiarekin egoteko, badoa zurrunbilo politikotik John Bercow… astelehenean aukeratuko dute ordezkoa. Faboritoak egungo presidenteordeak dira, eta lezioa ikasita datoz. 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 31, 2019
Number: 49284340
Source:
Duration: 00:01:39
Number of visits: 325